Datorren astelehenean, azaroak 10, hasiko dira San Roke kaleko 2. arrapala mekanikoa saneatzeko eta oxidazioak konpontzeko lanak, mantentze-enpresak egindako analisiaren ondoren.
Lanak izango dira euriak eta kresalak eragindako elementu herdoildu guztiak desmuntatzea. Pieza berreskuragarriak saneatu eta pieza berriak fabrikatuko dira, dauden osagaiak berrerabili ezin diren kasuetan.
Kalkuluen arabera, lanek lau asteko iraupena izango dute eta 49.500 euroko inbertsioa (BEZa barne).
Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak nabarmendu duenez, "San Rokeko arrapala bizilagunek asko erabiltzen duten azpiegitura da. Lan horiek beharrezkoak dira segurtasuna bermatzeko eta bizitza baliagarria luzatzeko. "
Udalak jakinarazi du, halaber, San Sebastian eguna igaro ondoren, 1. arrapala mekanikoan antzeko lanak egitea aurreikusi dela, haren egoera eta funtzionamendu ona bermatzeko.