Pasealekuko egitura osoa eraberrituko da, bidegorri bat seinaleztatuko da eta zuhaitzen parte bat berrituko da
Tokiko Gobernu Batzordeak Txaparrene Pasealekuko zoladura berritzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Lanek 999.692 euroko aurrekontua dute eta burutzeko epea 6 hilabetekoa da. Ekialdeko Barrutiko Batzarrak bultzatuta, Udaleko Bide Publikoen Zerbitzuak idatzi du proiektua.Halaber, eta bidea egiten duten bizikleta-erabiltzaileen kopurua nabarmen handitu dela kontuan hartuta, zoladuran bidegorri bat seinaleztatuko da, oinezkoen eta txirrindularien arteko paseoaren erabilera hobeto antolatzeko eta, modu honetan, ibilbidearen segurtasuna hobetzeko.
Argiztapen sarea berrituko da, eta zonako zuhaiztiaren parte bat ere, zuhaitzen egonkortasun baldintzak arriskuan dauden neurrian.
Erlazionatutako dokumentuak
2022/09/13-an argitaratua