CITA-alzheimer Fundazioa 60 eta 85 urte arteko 2.000 donostiar boluntarioren bila ari da, alzheimerra prebenitzeko ikerketa batean parte hartzeko. Hainbat bizi-ohitura hartuta, alzheimerra edota beste dementzia mota batzuk izateko aukera murriztu daitekeela erakutsi nahi dute ikertzaileek.
'Donostiar ahaztezinen bila gabiltza' leloa du kanpainak, eta "CITA GO-ON" deritzon proiektuaren barruan kokatu dute.
Aurreikuspenen arabera, bi urte iraungo ditu ikerketak, eta 2025ean emaitzak izatea espero da.
Parte hartu nahi dutenek: cita-alzheimer.org webgunean dagoen formularioa beteta edota 943 021792 telefonora deituta eman dezakete izena.