Donostiak Europar Batasunari 1.036 milioi euro eskatu dizkio 78 proiektu egiteko

Proiektu horien guztien garapenak hirian 7.582 enplegu sortuko lituzke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak ezagutzera eman du COVID-19ari aurre egiteko Europako Funtsetatik finantzaketa lortzeko aurkeztu dituen proiektuak. Guztira 61 ekintzetan batzen diren 78 proiektu aurkeztu ditu, hain zuzen ere, 1.036 milioi euroko balioa duten proiektuak.

Horiek horrela, Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa gaineratu du: “Udalak esfortzu handia egin du Udalak eta hiriko beste hainbat erakunde publiko zein pribatuek garatzen dituzten proiektuak laburbiltzeko. Dena dela, Europako funtsak ez dira bakarrik etorriko, baizik eta lana egiten eta arlo publiko eta pribatuaren artean indarrak batzen lortu diren funtsak izan dira”.

Ildo beretik, alkateak esan du, funtsak lortzeko egongo den lehiaketa gogorra izango dela, eta ziur asko ez ditu guztion nahiak aseko. Hala ere, Donostiak Europak hartu duen norabidearekin lotura handia duten proiektuak ditu, hain zuzen ere, ekonomiaren eraldaketa teknologikoa eta ingurumen-eraldaketa laguntzen ari diren hainbat sektore indartzeko proiektuak.

Bost arlo


Goiak y Garmendiak azaldu dute proiektuak Europar Batasunaren estrategiaren barruan daudela, eta gaineratu dute, aurkeztutako proiektuek Europar Batasunak ezartzen duen exekuzio epearekin betetzen dutela, eta beraz, 2021 eta 2026.urte artean egingo direla. Aurkeztutako proiektuak bost arlotan sailkatzen dira:
  • Trantsizio teknologiko – digitala, 188,2 milioi euro eskatu dira Talent House 2, ADEGIren FABRIKA proiektua, TECNUMeko MIT Media Lab, Biodonostian simulazio aurreratuaren bidez prestakuntza klinikoko zentroa sortzeko, besteak beste
  • Trantsizio energetikoa (181,8 milioi): Eusko Jaurlaritzak garatuko duen auzoetako birgaitze energetikoa eta birsortze integrala sustatzea Ekialdeko Barrutian bulego bat jartzea
  • Trantsizio ekologiko – ingurumenekoa, (166,9 milioi):
    • Aldaketa klimatikoa
    • Ingurumen inpaktua murriztea
    • Elikadura jasangarria eta ekologikoa
  • Mugikortasun jasangarria, (223,4 milioi): oinezkoentzat zein bizikletentzat guneak berreskuratzea, mugikortasun elektrikoa sustatzea edo garraio publikoaren elektrifikazioa bultzatzea
  • Hiri azpiegiturak (276,3 milioi). Hainbat gune oinezkoentzat bihurtzeko proiektuak gauzatzek: Eduardo Chillida Pasealekua, Kontxako Pasealekua, azken miliako banaketa edo hainbat hirigune berritzeko proiektuak

Eta proiektuak aurkezteko unean Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hirian garatuko dituzten proiektuak ere kontuan hartu dira.

7.582 enpleguren sorrera


Era berean, alkateak eta zinegotziak azpimarratu dute, proiektu guztiek Europako finantzaketa lortzeko modu berri honek dituen ardatzekin betetzen dutela:
  • Trantsizio ekologikoa
  • Trantsizio digitala
  • Inklusioa

Azken ardatzak azpimarra jartzen du, besteak beste, enpleguaren mantentzean eta sorreran. Horiek horrela, Eneko Goiak eta Marisol Garmendiak adierazi dute, proiektu horien guztien garapenak hirian 7.582 enplegu sortuko lituzkeela eta, era berean, CO2 gasen isurieak 50 milioi tonatan murriztuko liratekeela.

Ekonomia Garapeneko eta Enpleguko zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi du, Donostiak proiektu serio eta asmo handikoen zerrenda prestatu duela, eta helburua dela hiria kontsolidatzea berrikuntzan eta etorkizun teknologikoan egiten ari den apustuan. Eta bereziki, klima aldaketari aurre egiteko ingurumen erronkan ondo kokatuta egotea. Horretarako, hiria ohitura aldaketa batetarako prestatu behar dugu, hain zuzen ere, ingurumenarekin errespetu handiagoa eta jasangarriagoa izango den hiria. Eta hori guztia hiriko auzoetako gizarte-kohesioaren sustapenari bizkarra eman gabe, enpleguak sortuz, eta hiriaren ekonomiaren garapena indartuko duten enpresa eta proiektu berrien alde eginez. Donostiak bere bokazio europarra erakutsi du, eta Europako ateak jo ditugu 78 proiektu hauekin.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/19-an argitaratua