karabela portugesen aurrean jarduteko protokoloa

Hainbat azpieremutan banatzen ditu hondartzak hareatza osoari ez eragiteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Azken asteetan, karabela portugaldarrak ugaritu egin dira EAEko kostaldean eta Donostiako hondartzetan, eta Donostiako Udalak dagoeneko badu jarduketa-protokolo bat, halakoak begiztatu eta inori heltzen diotenerako.

Abisu-banderak, itxierak,...

  • Ikusten bada hiru karabela portugesak baino gutxiago daudela, bandera horia jarriko da ale horiek azaldu diren azpieremuan, baita marmoken logotipoa duen bandera ere.
  • karabela portugesen hiru ale edo gehiago atzemanez gero, Santa Klara uhartea barne, bandera gorria eta marmoken marrazkia daraman bandera jarriko dira azpieremuan, eta debekatu egingo da hor bainatzea.
  • Protokoloak dio, karabela portugesen 15 ale edo gehiago begiztatuz gero, hondartzak bainurako erabat itxi ahal izango direla. Kasu horretan, bandera gorria jarriko da hondartzetan, bai eta marmokaren marrazkia duen bandera ere, eta debekatuta egongo da bainatzea.
  • karabela portugesak ordubetean pertsona bat edo bi pikatu baditu eta espezie horren ale bat baino gehiago begiztatu bada, hondartza osoan jarriko dira bandera gorria eta marmoken logoa duen bandera, eta debekatu egingo da bainatzea. Megafoniaz mezu hau zabalduko da: "Marmoka arriskutsuak dabiltza hondartzan eta beraz, debekatuta dago bainatzea".

Protokoloak hainbat azpieremutan banatzen ditu hondartzak. "Horrekin lortu nahi dena da, karabela portugesak bat ikusiz gero, horrek ez eragitea hondartza guztiari, baizik eta soilik hura agertu den eremuari. Begiztatzeaz gain norbaiti heldu badiote, orduan hondartza guztian hartuko dira neurriak, are itxi ere", adierazi du Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak.

2023/07/18-an argitaratua