Udalak beste urrats bat eman du Easo plaza urbanizatzeko

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak : Epe luzeko kreditu eragiketa eta Zaporeak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du San Bartolome eremua urbanizatzeko proiektuaren aldaketa (Easo plazako obraren aldaketa).

Hiriarentzat garrantzi handia duen ingurune batean kokatzen da Easo plaza. Bertan, segurtasun-, irisgarritasun- eta mantentze-arazoak direla eta erabiltzen ez diren lurpeko komun publikoak ditu. Arazo horri aurre egiteko, arrasean komun autogarbigarriko modulu aurrefabrikatua ezarriko da, egungo lorategi-eremuan, Amara kalera dijoan Autonomia kaleko aparkalekuaren irteeraren ondoan.

Proiektuaren helburua ahalik eta plaza zabal eta seguruena sortzea da, eta horregatik, komunaz gain, beste hainbat aldaketa egingo dira, oinezkoei lehentasuna emateko asmoz.
  • Esnea saltzen duen etxola Easo kaleko mendebaldeko espaloian kokatuko da, zehazki, komunen parean
  • Amara kalearen ertzean zeuden hondakin edukiontziak birkokatu dira Autonomia kaleko autobus geltoki zaharraren eremura eramanaz
  • Plazako iparraldeko izkinan ere lore-aska bat jarriko da banku gisa, tamaina handiko zuhaitza integratuz
  • Beste banku batzuk jarriko dira bideen mugetan
  • Plazako segurtasuna ere bermatu nahi da:
    • Ikuspena eta iragazkortasuna mugatzen zuten zenbait zuhaitz kenduko dira, nahiz eta dauden gehienak errespetatu diren
    • Neurri handi batean hiriko altzariak argiztatuko dira, eremu horretako puntu beltzak baztertuz

PEPPUCn katalogatuak daudenez, antzinako komunetako kanpoko elementuak (zutabea, baranda eta zokaloa) nahitaez kontserbatu behar dira. Horregatik, plazaren elementu nagusi gisa jarriko dira, horien inguruan hormigoizko eta zurezko plataforma bat dutela. Gainerako tokiak libre geldituko dira behar diren ekitaldiak hartzeko, hala nola auzoko jaiak, aldi baterako txurro-denda edo antzekoak.

Epe luzeko kreditu eragiketa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du epe luzeko kreditu eragiketa bat egin eta 13,4 milioi euroko mailegua hartzeko baimena ematea. Udalak mailegu hau erabiliko du, 2020.urtean COVID-19 osasun-krisiaren ondorioz izandako defizitaren zati bati aurre egiteko.

Zaporeak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 20.000 euro ematea Zaporeak Solidarios Garapenerako Elkarteari, “Sutea Morian: larrialdia arintzen Lesbosen, Grezian” proiektua finantzatzeko zuzeneko diru-laguntza gisa. Proiektu hau 2020ko irailean hasi zen eta 2020ko abenduan bukatuko da.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/17-an argitaratua