Dbus: hobekuntzak 19, 27 eta 31 lineetan

Maiatzaren 2tik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Maiatzaren 2tik aurrera, astelehenez, Dbusek hobekuntzak egingo ditu 19-Aiete-Bera Bera, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros eta 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineetan, hiriko auzoetan zerbitzu hobea emateko.

L-19 AIETE-BERA BERA
  • Egun linea honek larunbatetan 20 minutuko maiztasuna dauka eta aurrerantzean 15 minutuko maiztasuna edukiko du larunbatetan.
  • Lehen irteerak 5 minutu lehenago izango dira, hau da, 7:15ean irtengo da Gipuzkoa plaza II-tik eta 7:30ean Bera Beratik.

L-27 ALTZA-INTXAURRONDO-GROS
  • Linea honek Garberarekin lotzen du lanegunetan eta larunbatetan, eta aurrerantzean igande eta jaiegunetan ere lotuko du Garberarekin.
  • Garberara 11:00etan iritsiko da lehen zerbitzua Larratxotik.

L-31 INTXAURRONDO-OSPITALEAK-ALTZA
31 Lineak hasierako ibilbidea egiten hasiko da berriro, eta, beraz, Altza auzoan zerbitzua emango du eta berriro lotuko du Ospitaleen aldearekin. Hortaz, ibilbidea berrezarriko da, eta geltoki hauetatik igaroko da: Herrera 20 eta 42, Erroteta Behekoa, Santa Barbara, Altzako Anbulatorioa, Nerecan, Txapinene, San Martzial eta Martillun.

Linea honek Garberan zerbitzua ematen jarraituko du lanegun eta larunbat guztietan, orain bi noranzkoetan; igande eta jaiegunetan izan ezik.
  • Santa Barbara alderantz, linea Txomin auzotik sartuko da eta Txomin Eneako anbulatorioan eta Felisa Martin Bravo 4an egingo ditu geldialdiak.
  • Ospitaleen alderantz, Antzieta 31ko geltokia gehituko da.

Era berean, Askatasunaren hiribidean lehengo ordutegietara bueltatuko da Intxaurrondoko noranzkoan.

2022/04/29-an argitaratua