17.779 lagunek parte hartu dute Donostiako 15. Giza Eskubideen Zinemaldian

10.000 baino gehiagok, zinema emanaldietan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldia ostiralean, apirilak 7, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian. Zinemaldia martxoaren 31tik apirilaren 7ra egin da Victoria Eugenia Antzokian (zinemaldiaren egoitza nagusia) eta hiriko beste hainbat eszenategitan.

Aurten jarraipena izan du zinea guztion eskueran jartzeko apustuak, eta bide guztietatik (azpititulu irisgarriak eta audiodeskribapena zenbait emanalditan, aparteko emanaldia Martuteneko kartzelan bigarren urtez jarraian...). Ikastetxeekin egindako lanean ere sakondu dugu, haur eta gazteentzako film guztietarako gida didaktikoak landuta, eta, nobedade gisa, Tabakalerako zine-aretoan proiekzio paralelo bat ere eman da.

10.065 ikusle izan dira zine-emanaldietan: 5.513 Victoria Eugenia Antzokiko 20 saioetara hurbildu dira, 4.113 ikasle Antzoki Zaharreko goizeko 12 emanaldietara, 353 kultur etxeetan antolatutako 8 film saioetara eta beste 86 Tabakalerako proiekzioara.

7.714 bisitari izan dira 6 erakusketetan pasa den igandera arte: Emeek emana, Giza eskubideen aldeko tira, Kolonbia, bake iheskorra, Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIII. ekitaldia, Cuban Muslims, Tropical Faith eta Waste Lands. Erakusketa gehienek oraindik zabalik jarraituko dute.

Guztira, 17.779 ikuslek parte hartu dute aurtengo Zinemaldian.

2017/04/12-an argitaratua