Renfek jakinarazi du, ETSk eta Adifek Astigarraga-Irun tartean hirugarren erreia ezartzearekin lotuta egiten ari diren lanen ondorioz,
martxoaren 14ko eta 15eko asteburuan ere, ez dela tren zerbitzurik egongo Andoain eta Irun artean.
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko,
Renfek errepide bidezko zerbitzua eskainiko du autobusekin Andoain eta Irun artean, aldirietan zein distantzia ertain eta luzeko trenetako bidaiarientzat.
Martxoak 7-8 eta 14-15
Aldirietako trena
Autobusak jarriko dituzte Andoain eta Irun artean. Bi noranzkoetan egingo dute bidea autobusek, eta honako herrietan egingo ditu geldialdiak:
- Andoain
- Urnieta
- Hernani
- Donostia
- Gros
- Ategorrieta
- Intxaurrondo
- Herrera
- Pasaia
- Lezo-Errenteria
- Bentak
- Irun
Loiolako geltokia 6 astez egongo da itxita, martxoaren 7tik aurrera. Aldiriko trenen zerbitzua Martutenetik eskaintzen jarraituko da, Donostiako Udalaren hiri garraio bidezko konexioa baitu.
Distantzia ertaineko trena
Autobus bidezko zerbitzua jarriko dute Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan. Irun, Lezo-Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoainen egingo ditu geldialdiak.
Distantzia luzeko trena
- Madril-Irun loturak Tolosan eta Irun artean egingo du ibilgailu aldaketa. Martxoaren 6an eta 13an Madriletik Donostiara joango den trenak errepidetik egingo du bidea Donostia eta Irun artean. Era berean, martxoaren 9ko lehen trenak errepidetik egingo du bidaia Donostia eta Tolosa artean.
- Horretaz gain, Bartzelona – Donostia loturak errepidez egingo du bidea Iruña eta Donostia artean martxoaren 7-8 eta 14-15ean. Hots, bide bera egingo du martxoaren 6ko eta 13ko azken bidaian zein martxoaren 9ko eta 16ko lehen bidaian.
Esteka honetan argitaratuko dute ordutegien gaineko informazio gehiago.
Renfe.com
Erlazionatutako dokumentuak