Otsailak 8, 9, 10: trafiko mozketak eta saihesbideak

San Roke eta Amara kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Amara kaleko 11., 13. eta 17. eraikinak eraisteko obrak direla eta, zirkulazio mozketak eta desbideraketak egongo dira, ibilgailuen joan-etorriak aldatuz.

San Roke eta Amara kaleak itxita egongo dira:
  • Otsailak 1, asteazkena: 09:15 - 19:00
  • Otsailak 2, osteguna: 09:15 - 19:00
  • Otsailak 3, ostirala: 09:15 - 14:00
  • Otsailak 8, asteazkena: 09:15 - 19:00
  • Otsailak 9, osteguna: 09:15 - 19:00
  • Otsailak 10, ostirala: 09:15 - 14:00

Amara kalean garajea duten egoiliarrek bakarrik ahal izango dute beraien ibilgailuz pasa.

Oharra: Hiri Proiektuen Departamentuak adierazi du eraisteko obrek zarata eta hautsa sor dezaketela, eta, beraz, hurbilen dagoen bizilagunei gomendatzen zaie leihoak eta balkoiak itxita edukitzea.

2023/01/31-an argitaratua