Udalak eraso sexistarik gabeko jaiak eskatu ditu

Boulevardeko puntu morea erreferentziazko informazio gune izango da berriro

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun Saialaren eskutik, eraso sexisten eta indarkeria matxistaren aurkako udako kanpaina prestatu du, udan egiten diren jaiei begira.

'Festetan ere aske, Indarkeria sexistarik ez!', '¡Por unas fiestas libres, no a la violencia sexista!' urte honetarako aukeratutako leloa da, Cristina Lagé Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun zinegotziak adierazi duenez. Lagéren esanetan, "hiriak indarkeria sexista mota guztiak arbuiatzen dituela ikusarazi nahi dugu, eta, horrekin batera, herritarrak sentsibilizatu nahi ditugu, errespetutsuak izateaz gain, edozein eraso sexista salatu behar dela jabetu daitezen, isildu beharrean".

Boulevarda

Zinegotziak adierazi duenez, azken urteotan bezala, "Boulevardek puntu morea izango da antzinako prentsa-kioskoan; indarkeria matxistari buruzko informazioa, prebentzioa eta arreta emateko leku bat izango da, batez ere garai honetan hasten diren jai guztietan erabilgarri izango dena".

Puntu horretan, indarkeria eta portaera matxistekiko jendeak duen sentsibilizazioa areagotuko da, botere eta/edo menderatze jarraibideak eta harremanak prebenitzeko beharraz ohartaraziko da, errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira eta, jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erantzuna emango zaie.

Kanpaina

Kanpaina sortzeko, koordinazio-lan handia egin da, alor askotako arduradunekin: auzoetako jaiak, Jazzaldia, Donostia Festak, Udaltzaingoa, Hondartza eta Aterpetxe Sailak eta gaueko aisialdiko tabernak.

Puntu Moreen egunak, ordutegiak eta kokapenak



JAIAK
EGUNAK
ORDUTEGIAK
KOKALEKUA
San JoanEkainaren 23a, igandea19:00 – 01:00Zurriolako zubiaren ondoan
Karmengo jaiakUztailaren 13a, larunbata22:30 – 04:30Boulevardeko kioskoa
Zipotz jaiak (Gros)Uztailaren 20a, larunbata21:00 – 03:00Katalunia plaza
JazzaldiaUztailaren 24a, 25a, 26a eta 27a
(asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata)
20:00 – 01:30Zurriolako zubiaren ondoan
Aste Nagusia Abuztuaren 10etik 17ra13:00 – 10:00Boulevardeko kioskoa
Euskal JaiakSagardo Eguna eta Estropaden finalaIrailaren 7a, 11:00 – 17:00
Irailaren 8a, 10:00 – 16:00
Boulevardeko kioskoa
Porrontxoko jaiakIrailaren 13 eta 14a22:00 – 04:00Luis Martin Santos plazaren aurrean

Erlazionatutako dokumentuak

2024/06/18-an argitaratua