Jai batzordeek indarkeria matxistari aurre egiteko gida bat sortzen lagundu dute

Ekimena Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak bultzatu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta auzoek osatzen duten Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeak estrategia berri bat bultzatu du jaien testuinguruan indarkeria matxistei aurre egiteko. Ekimen honek jai-batzordeek eraso matxisten aurrean prebenitzeko eta erantzuteko eragile aktibo gisa jokatzen duten funtsezko eginkizunean jartzen du arreta.

Helburu horrekin, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, Farapi kooperatibaren aholkularitzarekin, gida praktiko bat sortu du jaiak antolatzen dituzten taldeentzat. Dokumentua Ekialdeko Barrutiko zenbait jai batzorderekin elkarlanean garatu da, eta tresna erabilgarria, argia eta eskuragarria izatea du helburu.

Prebentziorako, arretarako eta erantzun publikorako baliabideak


Gidak tresnak eskaintzen ditu hiru eremu hauetan:
Indarkeria prebenitzeko erabakiak hartzeko.
• Jai guneetan eraso bat gertatzen denean ematen den arretaren koordinazioa hobetzeko.
• Erasoen ondoren erantzun publiko egokiak definitzeko.

Ekialdeko Barrutiko esperientzian oinarrituta diseinatu bada ere, gida eskuragarri dago jai gune seguruagoak, inklusiboagoak eta indarkeriarik gabekoak eraikitzeko urratsak eman nahi dituzten hiriko jai batzorde guztientzat.

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea


2019an sortu zen Ekialdeko Barrutiko Batzarrean Berdintasun Lantaldea. “Ekialdeko Barrutiko errealitateak kontutan harturik, feminismoen eta berdintasunaren inguruko hausnarketak eta ekintzak bultzatzeko” helburuarekin atera zen taldea.

Horiek garatzeko Berdintasun Sailarekin koordinazioa eta lankidetza etengabekoa da.

Erlazionatutako dokumentuak

2025/06/27-an argitaratua