“Oporretan euskaraz” udalekuetan izena emateko epea zabalik ekainaren 3tik 8ra

Plazak zozketa publiko bidez eskainiko dira 64 talde osatu bitartean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Haurren segurtasuna lehentasuna izanik, haur bakoitzak nahitaez musukoa ekarri beharko du jantzita etxetik. Horrez gain, antolatzaileek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte: tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, distantzia soziala mantentzea, neurri berrira egokituriko jokoak eta jarduerak antolatzea eta abar.

Lehen hezkuntzako ikasleentzat (7-12 urte), goizez eta eskola eremuan
  • 2020ko uztailaren 1etik 30era antolatuko diren udaleku irekietan 2008tik 2013ra bitartean (bi urte hauek barne) jaiotako haur donostiarrek parte hartu ahal izango dute.
  • Taldeak 8-9 haurrez osatuko dira gehienez eta hizkuntza ereduaren, jaiotze urtearen eta jasotze puntuaren arabera eratuko dira.
  • Aurreko edizioarekin alderatuta, 4-6 urte bitarteko haurrek ezingo dute parte hartu aurten, beraien segurtasuna bermatzeko baldintzak ez daudelako.
  • Bestalde, aurten, 11 urteko langa gainditzea erabaki da eta urtebete zaharragoek ere, 12 urtekoek, izena eman ahal izango dute. Guztira, beraz, ia 600 haurrek parte hartuko dute Oporretan Euskaraz-en
  • Hiriko zenbait auzotako 8 eskoletan antolatuko dira aurtengo udalekuak eta lau orduko iraupena izango dute: 09:00/09:30etik 13:00/13:30era. Haurren sarrera mailakatua izango da pilaketak saihesteko.

Plazak zozketa publiko bidez eskainiko dira 64 talde osatu bitartean. Antolatzaileak zozketa ahalik eta azkarren egiten saiatuko dira eta emaitzak webean jarriko dituzte.

2020/06/01-an argitaratua