Zurrumurruen aurkako ekintzak Donostiako ikastetxe batean

Kultur Aniztasuna Sailak bultzatuta eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eta Elkarrekin Kooperatiba Txikiaren lankidetzarekin, Zurrumurruen aurkako zenbait ekintza abiarazi dira Maria Reina Eskolan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Proiektua programa pilotu bat da, kulturen arteko bizikidetza sustatu nahi duena, prestakuntza- eta hausnarketa kritikoko prozesu bat abian jarriz, zentro jakin batean sortzen diren zurrumurruen eragina murrizteko.

Proiektuaren helburuak:

Zurrumurruen aurkako ekintzak bultzatzea, Hezkuntza Eremuko Zurrumurruen Aurkako Gidan, deskribatutako ikuspegian eta irizpideetan oinarrituta.
Hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragileak (ikasleak, irakasleak, gurasoak, auzoa...) inplikatzea eta gaitzea, zurrumurruen eragina murrizteko.
Estereotipoek, aurreiritziek eta zurrumurru faltsuek (etorkinekiko eta kultura-aniztasunarekiko) hezkuntza-eremuan dituzten ondorio negatiboei buruzko pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea.

Proiektua urrian hasi zen, eta hilabete hauetan zehar, diagnostiko bat egiten ari gara, lehentasun eta helburu espezifikoak zehazteko aukera emango diguna, ikastetxearen errealitate zehatza, testuingurua eta heldu beharreko erronkak ezagutuz.
Egindako beste jarduera bat eratutako talde eragilearen prestakuntza da, eta datozen hilabeteetarako ikastetxeko irakasleentzako, ikasleentzako eta gurasoentzako prestakuntza egitea aurreikusi da.

2020/12/01-an argitaratua