Donostiak hartuko du turismo jasangarriari buruzko Turespañaren III. Konbentzioa

Edizio honetan esperientzia jasangarri arrakastatsuak aurkezteko gune bat egongo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Espainiako Turismo Institutuak (Turespaña) eta Donostiako Udalak, Donostia Turismoaren bitartez, Turespaña III. Konbentzioa antolatuko dute, urriaren 23tik 25era, Kursaal Biltzar Jauregian. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren laguntza izan dute.

"Turismoaren eraldaketa jasangarria" izenburupean, konbentzioaren ardatz nagusia turismo jardueraren kudeaketa jasangarria bilatzea izango da, hiru ikuspegi kontuan hartuta: ingurumena, gizartea eta ekonomia.

Gainera, hainbat enpresak Turespañarekin izan dituzten 4 lankidetza-jardunbiderik onenak aztertuko dira, sinergien adibide gisa balio dezaten eta, horrela, lankidetza publiko-pribatuaren bidean aurrera egiteko.

Donostia, hiri anfitrioia den aldetik, hiri jasangarririk onenetako eta arduratsuenetako bat dela uste dute nazioartean, eta munduko helmuga turistiko gastronomikoetan ospetsuenetako bat da. Konbentzioan zehar Donostiako kultura- eta gastronomia-eskaintza aparta jorratuko da, baita turismo jasangarriaren ikuspegitik aurre egin beharreko erronkak ere.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/10/02-an argitaratua