Trafiko mozketak, Puntu Morea, TAO, garraio publikoa,...
Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunean,
hiriko zirkulazioa moztuko da
- goizean, Haur Danborrada dela eta, 10:30etik 14:30era
- arratsaldean, Helduen Danborradak direla eta, mozketa 16:30etik 20:30era izango da Erdialdean eta Groseko hainbat kaletan
Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei ordu horietan ibilgailu pribatua ez erabiltzeagatik.
Hiriko zerbitzuak, garraioak, garbiketa lanak, Mugikortasuna, Udaltzaingoa, Ertzaintza, Osakidetza, DYA eta abar indartuko dira festa giroa bermatzeko.
Konstituzio plazako Igoera eta Jaitsiera
Ezingo da sartu bizikletarik, patineterik edo tamainagatik edo formarengatik lesioak eragin ditzakeen bestelako elementurik Konstituzio plazako Igoera eta Jaitsiera ekitaldietan. Era berean, ezingo da inolako material piroteknikorik eraman edo erabili bertan.
Haur Danborrada
Haur Danborradak egiten duen ibilbidea dela-eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztuta egongo da:
- 10:00etatik 15:00ak arte Boulevarda eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira
- Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko da, eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da
- Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten haurren autobusentzako ezik
- Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainerako kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza)
- Okendo kalean, Danborradan parte hartzen duten haurrak garraiatzen dituzten autobusak egongo dira
- Easo kaleko errei baten noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko
- autobus eta taxiak Easo kaleko bus-erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako. Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala
- Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez Easo kaletik
- Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik
- Okendoko aparkalekuaren erabiltzaileak ezin izango dira Okendo kaletik irten, Argentinako Errepublikatik Groserantz joan beharko dute

Helduen danborrada
Helduen Danborrada kopuru handia dela eta, urtarrilaren 20an:
- Erdigunea eta Groseko hainbat kale itxita egongo dira, 16:30etik 20:30ak arte
- Alde Zaharraren eta Araba parkearen (Amara) arteko zatia itxiko da, Kontxako pasealekua Antiguako tunela igaro arte
- Zurriola – Colón – Ramón María Lilik osatutako perimetroa ere itxi egingo da. Ibilgailuek Colón pasealekutik zirkulatu ahal izango dute
Puntu morea
Eraso sexisten aurkako
informazio eta arreta puntu morea egongo da San Sebastian Egunean.
Boulevard-eko kioskoan irekita egongo da, urtarrilaren 19ko 20:00etatik 00:00etara.
TAO
Aparkatzeko baimena emango zaie
TAO baimena duten ibilgailu guztiei eta portuko egoiliarrentzako aparkaleku-txartelarekin (Donostia Portuak emana) identifikatutako ibilgailuei araututako hiriko gainerako sektoreetan libreki aparkatzeko, urtarrilaren 16tik 22ra, biak barne. Pertsona horiek beste sektoreko egoiliar baimenduen baldintza berberetan aparkatu ahal izango dute. Ezin izango dute doan aparkatu merkataritza-guneetan (15 minutuko eremuak) erregulazio-ordutegiaren barruan.
Aparkatzeko baimen honek ez du gaitzen
Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko. IGEn kokatutako sektore batera sartzeko, ibilgailuak eremu horretara sartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dira, eta, hala badagokio, dagokion baimena edo erantzukizunpeko adierazpena lortu edo formulatu beharko da.
Garraio publikoa
Auzoetako danborradak eta jaiak direla eta, urtarrilaren 19an eta 20an geltoki eta ibilbide aldaketak egingo dira garraio publikoan.
•
Urtarrilaren 19an eta 20an Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu San Sebastian eguna dela eta, igoera eta jaitsieraren aurreko eta ondorengo irteerak areagotuz. Gauean, gainera, Gautxori zerbitzuak egongo dira. Era berean, hainbat lineatan aldaketak egingo dira Haur Danborradaren eta danborradak auzoetatik igarotzearen ondorioz
•
Lurraldebus eta
Ekialdebusek ibilbideak eta geralekuak aldatuko dituzte
•
Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 19tik 20rako gauean.
•
Zerbitzutik kanpo egongo dira Haur Danborradaren ibilbidean eta arratsaldeko itxieran dauden
taxi-geltokiak: Boulevard, Askatasunaren hiribidea eta Idiakez. Taxiak Askatasunaren hiribideko lehen etxadi bikoitian kokatuko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.
Lurpeko aparkalekuak
Lurpeko aparkalekuen sarrerek eta irteerek aldaketak izango dituzte:
Goizean, Haur Danborradan dagoen bitartean (10:00-14:30):
Okendo
- Sarbidea: Zurriola hiribidea – Erregina Erregeordea
- Irteera: Argentinar Errepublika (kontrako noranzkoan) – Askatasuna
Boulevard
- Sarbidea: Zurriola hiribidea – Erregina Erregeordea
- Irteera: Boulevard (egoiliarren sarbidea) - Erregina Erregeordea - Zurriola zubia - Zurriola hiribidea
Cervantes
- Sarbidea: Easo kaleko 25. zenbakitik
- Irteera: Zubieta (kontrako noranzkoan) - Manterola (kontrako noranzkoan) – San Martin
Haur danborrada dagoen bitartean, hiriko beste aparkalekuak: 10:00etatik 14:30era ezin izango da ibilgailurik sartu edo atera.
Arratsaldean, Helduen Danborrada dagoen bitartean (16:30-20:30):
Okendo
- Sarbideak:
- Hegoaldea: Gernikako Arbolaren pasealekua - Foruen pasealekua - Argentinako Errepublika
- Ekialdea: Kolon pasealekua - Santa Katalina zubia - Argentinako Errepublika
Irteera: Argentinako Errepublika - Zurriolako zubia - Zurriola hiribidea
Boulevard
- Sarbidea:
- Hegoaldea: Gernikako Arbolaren pasealekua - Foruen pasealekua - Argentinako Errepublika - Erregina Erregeordea
- Ekialdea: Kolon pasealekua - Santa Katalina zubia - Argentinako Errepublika - Erregina Erregeordea
Irteera: Boulevard (egoiliarrentzako sarbidea) - Erregina Erregeordea - Zurriolako zubia - Zurriola hiribidea
Kursaal
- Sarbidea: Lapurdi – Zurriola hiribidea
- Irteera: Zurriola hiribidea - Lapurdi
Easo
- Sarbidea: Easo - Pedro Egaña - Autonomia
- Irteera: Autonomia -Easo - Moraza – Urbieta
Cervantes
- Sarbidea: ezin izango da sartu Erdigunea itxita dagoen bitartean (16:30 - 20:30)
- Irteera: librea