Doako prestakuntza tailerrak Donostiako Gaztelekuetan
"TREBA Nerabeak" topaketak martxotik maiatzera bitartean izango dira
TREBA Nerabeak doako prestakuntza-programa da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak
12 eta 16 urte bitarteko nerabeen eskura jartzen du, udaletako Gazteria Departamentuekin lankidetzan.
Ekimen hau goian aipatutako pertsonei beren ahalduntze prozesuan laguntzean oinarritzen da, eta helburu hauek ditu: bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gaitasun emozionalak garatzea, osasun mentala sustatzea, Interneten eta sare sozialen erabileraren ikuspegi kritikoa eta arduratsua bultzatzea, sexualitateari buruzko hezkuntza integrala eskaintzea eta helduarorako tresna praktikoak ematea.
Tailer guztiak
presentzialak eta doakoak izango dira,
ongizate emozionala, begirada kritikoa eta sexualitatea izango dituzte oinarri eta, parte hartzeko,
beharrezkoa izango da prestakuntza ematen den Gaztelekuan
izena ematea.
ONGIZATE EMOZIONALA
Zure emozioak ezagutu
Erakunde prestatzailea: Hariak
Martxoak 25
18:00-20:00
Amara Gaztelekua
SEXUALITATEA
Plazera, adostasuna eta zaintza
Trebatzailea: Ágeda Blasco
Apirilak 24
18:00-20:00
Egia Gaztelekua
BEGIRADA KRITIKOA
Fake News
Erakunde prestatzailea: InteRed
Maiatzak 8
18:00-19:30
Martutene Gaztelekua
Informazio gehiago:
Donostiako Udalaren Gazteria Saila
Agirre Miramon, 4 (Gros)
943 481909
gazteria@donostia.eus
X eta Instagram: @DssGazteria
2026/03/17-an argitaratua