Bidebieta Parkea berritzeko aurreproiektua zehaztu da

Maiatzaren 23an egin zen kontraste saioa auzotarrekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bidebieta Parkea berritzeko egitasmoak beste urrats bat eman du. Iaz hasitako partaidetza prozesuaren ondoren eta bertatik ateratako ondorioekin, Udala eta Paisaje Transversal enpresa exekuzio-proiektua zehazten ari dira.

Prozesu honen jatorria Bidebietako Parkea hobetzeko auzotarrek bideratutako ekimen bat da: 2021eko udazkenean Ekialdeko Barrutiko Batzarraren ekimenez partaidetza prozesu bat abiatu zuen Udalak herritarrekin batera parkearen eremua birpentsatu, auzoan jada aisialdirako edo kirolerako dauden espazio publikoak kontuan hartu eta etorkizunean zein diseinu izan dezakeen proposatzeko.

Ordudanik genero ikuspegi intersekzionala erabiliz, Paisaje Transversalek kolektibo anitzekin saioak egin ditu: mapatze kolektibo bat, diseinu tailerrak eta jendaurrean proiektuaren garapen ezberdinak aurkezteko bilerak. Ekialdeko Barrutiko webgunean jaso dira jarduera guzti hauek.

2022ko maiatzaren 23an, bilera irekia antolatu zen Bideberri BHI Institutuan orain arte definitutako aurreproiektu proposamena partekatu eta kontrastatzeko asmoz, auzotarrek eta auzoko eragileek baloratu eta beraien ikuspuntua emateko aukera izan zezaten.

Aurreproiektuaren elementu nagusiak hauek dira:
  • Ekialde-mendebalde igarobide irisgarria
  • Erabilera anitzeko plaza (kantxaren eraldaketa)
  • Hobekuntzak zoladuran, zuhaiztietan, parterretan, belardi apaingarrietan...
  • komun publiko bat instalatzea
  • Jolasgune berria




Hurrengo urratsak
  • Exekuzio proiektua idaztea.
  • Obren lizitazioa 2022 urtean
  • Obrak gauzatzea 2023an.

Guztira Ekialdeko Barrutiko aurrekontutik 500.000 euro bideratuko dira lan hauetara.

2022/05/25-an argitaratua