Aste Nagusian Udalak areagotu egingo ditu eraso sexisten aurkako ahaleginak

Boulevardeko prentsa-kiosko zaharrean informazio eta arreta puntu more bat jarri da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bidez, ekainean abian jarritako eraso sexisten inguruko sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpaina indartuko du Aste Nagusian.

Ane Oyarbide Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, “inguruko beste herri batzuetan berriki izan diren salaketek eta substantzia jakin batzuekin egindako ziztaden ugaritzeak alerta piztu dute, eta jaietan erne egon beharra dago; izan ere, jende ugari biltzen da ekitaldi askotan, eta beste zenbait elementu denok baztertzen ditugun jarrera eta eraso matxisten agerleku izaten dira. Erasoen aurkako kanpainaren fase honen helburua da jarrera proaktiboak sustatzea eta erasoak jasaten dituzten emakumeei eta neskei arreta ematea”.

Hala, Aste Nagusian, Boulevardeko prentsa-kioskoa zegoen tokian, San Jeronimo kale-buruan, informazio eta arreta puntu finko bat jarri da.

Boulevardeko puntu morearen ordutegiak

  • Larunbata, abuztuak 13: 19:00 - 05:00
  • Igandea, abuztuak 14: 17:00 - 05:00
  • Astelehena, abuztuak 15: 15:00 - 05:00
  • Asteartea, abuztuak 16: 12:00 - 15:00 / 19:00 - 04:00
  • Asteazkena, abuztuak 17: 15:00 - 05:00 / 19:00 - 04:00
  • Osteguna, abuztuak 18: 15:00 - 05:00 / 19:00 - 04:00
  • Ostirala, abuztuak 19: 17:00 - 05:00
  • Larunbata, abuztuak 20: 17:00 - 05:00

Oyarbidek adierazi duenez, “udalak indarkeria sexistaren kontra sentsibilizatu nahi ditu donostiarrak; izan ere, desberdintasunak eragindako arazo sozial bat da indarkeria, eta, horregatik, erantzunak ere soziala izan behar du. Guztioi dagokigu errespetuzko, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko jarrera bat sustatzea”.

Aste Nagusian, bi hezitzaile ibiliko dira gazteak dauden tokietan, haiek sentsibilizatzeko asmoz.

Kanpaina ekainean hasi zen, eta abenduan bukatuko da. Informazio eta material guztia webgune honetan aurki daiteke: ezezetzda.eus

Erlazionatutako dokumentuak

2022/08/10-an argitaratua