Dirulaguntza irisgarritasun- eta birgaitze-obretarako etxebizitza eta bizitegi-eraikinetan

Donostiako Udalak onartu egin du COVID-19k gelditutako bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzen zenbateko berria.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Hirigintza Jasangarriko zinegotzi ordezkariaren 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez, Donostiako bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak irisgarri egiteko eta birgaitzeko diru-laguntzen deialdia egin zen 2020ko ekitaldirako, eta guztira 2.610.000,00 €erabili ziren horietarako.

COVID-19k sortutako osasun-krisi larriaren ondorioz, deialdi hori 2020ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bidez eten zen.

Tokiko Gobernu Batzarrak, irailaren 8an, hasieran aurreikusitako inbertsioa % 20 murriztea onartu du, eta 2.088.000 euroko zenbateko berria adostu du.

Oharra:
Laguntzen deialdiak etenda jarraitzen du.
Datozen asteetan jakinaraziko da etendura bertan behera uzteko aukera, eta, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea eta hura izapidetzeko prozedura.

2020/09/10-an argitaratua