Otsailaren 28tik martxoaren 28ra, lanak online aukeratu ahal izango dituzu
Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute. Aurten, 21. edizio honetan, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 3.artikuluari buruz hausnartzera gonbidatu ditugu. Bertan, bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako beharrezko eskubideak jasotzen dira. Eskubide horiek funtsezkoak dira gainerako guztiez gozatu ahal izateko, eta badakigu, gaur egun, munduko leku askotan ez direla errespetatzen. Horren inguruko hausnarketa, marrazki edo konposizio artistiko baten bidez, eta edozein marrazketa teknika erabiliz islatu dute.
Aukeraketan parte hartzeko jarraibideak
1. Sartu hemen: Kategoria eta modalitateak
2. Kategoria eta modalitatea hautatu. Margolan bat hautatzeko sakatu “Aukeratu” botoia.
3. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
4. Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” beheko botoia sakatuta.
* Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.
2025/02/27-an argitaratua