2022ko dirulaguntzak Auzo Elkarte eta herri partaidetza sustatzen duten proiektuentzako

Auzo Elkarteei eta denon intereserako gaietan herritarren parte hartzea sustatu eta garatzen duten proiektuei bideratua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 8an, Herritarren Partaidetzako Zerbitzuaren diru-laguntzak ematea onartu zuen.

Ekarpen ekonomiko hauek gizarte mugimenduen lana sustatzeko helburua dute, gizarte sare kritiko, sortzaile, autonomo eta erreferentziala ahaldundu asmoz, elkarlana eta elkar ezagutza handitu eta gizarte kohesioa indartze aldera.

Bi eranskinetan antolatzen da Herri Partaidetza saileko deialdia: batetik 2.1 eranskinaren baitan denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako dirulaguntzak daude, eta bestetik 2.2 eranskinean auzo elkarteei zuzendutakoak.


Herritarren partaidetza sustatzen duten proiektuak



Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 30ean bukatu zen eta 14 elkartek aurkeztutako 14 proiektu jaso ziren.

  • Jasotako eskaerak guztira: 14
  • Onartutako eskaerak: 8
  • Baztertutako eskaerak: 2
  • Beste udal arlo batera desbideratuak: 3
  • Uko egindako eskaerak: 1

2.1 Eranskina: behin betiko ebazpena herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako.

Honako hauek dira dirulaguntza jaso duten 8 proiektuak:
  • Igeldoko Herri Kontseilua: 2022ko Igeldoko egitasmoak.
  • Uliako Lore Baratzak Ingurugiro Elkartea: Parkearen ametsa elkarrekin.
  • Lotura Giza Garapena Koop. Elk. Txikia: “Gaztevoz kalean” gazteek gizartea eraldatzeko eragile gisa parte hartzeko programa.
  • Uliako Auzo Elkartea: Ulia XXI marrazten 02.
  • Asociación Zehar-Euskadi: Pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak defendatuz: parte hartzeko proposamena, herritarren gogoeta eta ekintzatik abiatuta.
  • Elkartu (Ezgaitasun fisikoa duten pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea): parte hartze prozesua ezgaitasuna eta sustenguari buruz: erabakiaren erdian ezgaitasuna duten pertsonak jarriz.
  • Herripe Elkartea: Herrerako buruaskitasuna sustatzeko prozesu parte hartzailea.
  • Cruz Roja Gipuzkoa: Herritargo osasuntsua. Osasuna eta ingurune osasungarriak sustatzea.

Lurraldetasunari dagokionez, 4 proiektu hiri mailan planteatzen dira; proiektuetako bat hasiera batean Altza eta Larratxo auzoetan jarduerak garatzera bideratuta dago, ondoren proiektua Donostia osoan dinamizatzeko asmoz.

Beste 4 proiektuk lurralde-ikuspegi zehatzagoa dute: 2 proiektu Ulian garatuko dira, bat Igeldon eta bestea Herreran.

Gaiari dagokionez:

• Igeldoko Herri Kontseiluak eta Herripek aurkeztutako 2 proiektuek heuren ekintza-lurraldeetan parte-hartze komunitarioa dinamizatzea eta indartzea dute oinarri.
• Uliako 2 proiektuek erabilera publikoko espazioen erabilerari eta etorkizunari buruzko hausnarketa-prozesuak proposatzen dituzte.
• 2 erakundek lan egingo dute desgaitasuna duten pertsonen eta migratzaileen eta errefuxiatuen parte-hartze kolektiborako eskubideen alde (hurrenez hurren, Elkartu eta Zehar), eta Gurutze Gorriaren proiektuak osasunaren eta ingurune osasungarrien sustapenean lan egingo du. Loturaren proiektuaren helburua etxerik gabeko pertsonen errealitatean gazteak inplikatzea da.

Deialdi honetako aurrekontua 26.955,55 €-koa izan da, eta osorik proiektu horiek finantzatzeko erabili da.


Auzo elkarteen mantenu gastuak laguntzeko diru laguntzak



Auzo elkarteei zuzendutako diru laguntzei dagokienez, 23 proiektu aurkeztu ziren eta 22k jaso dute dirulaguntza, eskatzaile batek ez zuelako aurkeztu beharrezko zuzenketa.

Aurkeztutako eskabide bakoitzaren eta deen arteko baremazio teknikoaren ondoren, elkarteen ia erdiek mantentze-gastuei aurre egiteko heuren eskaeretan aurkeztutako zenbatekoaren % 100 jaso dute, eta 8 elkartek oinarrietan aurreikusitako gehieneko kopurua jaso dute: 2.200 euro

2.1 Eranskina: behin betiko ebazpena eta mantenu gastuak laguntzeko diru laguntza jaso duten auzo elkarteen zerrenda

2022/06/22-an argitaratua