Udalak Larrialdi Klimatikoaren Deklarazioa onartu du

Tokiko Gobernuko beste akordioak: El Pilar klinikaren birparzelatzea, Kontratazio espedienteak,...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Tokiko Gobernu Batzordeak Larrialdi Klimatikoaren Deklarazioa onartu du. Adierazpen horrek konpromiso politiko errealak eta lotesleak betetzea eskatzen du, oraingoak baino askoz asmo handiagokoak, eta krisi honi aurre egiteko baliabideak esleitzea:
  • Urteko berotegi-efektuko gas-murrizketak bermatzeko gai den jarraipen-orri loteslea
  • Erregai fosilak uztea
  • %100 berriztagarria den energiaren alde apustu egitea
  • Karbono-emisio garbiak ahalik eta azkarren zerora murriztea, presaz eta lehentasunez, IPCCren txosteneko jarraibideekin bat etorriz, tenperatura globalen igoera 1,5 °C-ra mugatzeko
Larrialdi-egoera batean, Udalak eta hiriak eskura dituzten baliabideak birbideratu behar dira, klima-krisiari eta horrek dakartzan arazoei aurre egiteko,.

El Pilar klinikaren birparzelatzea


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onartu du El Pilar klinikaren Azpieremua birpartzelatzeko proiektua. Tramite honekin, eremuan planteatutako etxebizitzak urbanizatzeko eta eraikitzeko prozesuak aurrera jarraitzen du (52 etxebizitza, horietatik 26 libreak, 10 BOE eta 16 etxebizitza tasatuak).

Kontratazio espedienteak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu ikastetxeetan proiektu hauetako obrak kontratatzeko espedienteak: (Informazio gehiago pdf formatuan albistearen amaieran)
  • Altza SJC Herri Ikastolako patioa birgaitzeko exekuzio proiektua
  • Amara Berri-Morlans ikastetxeko patioa birmoldatzeko exekuzio proiektua
  • CEP Herrera LHI-n kanpoko arotzeria eta fatxada margotuak ordezkatzeko exekuzio proiektua
  • Haurreskolarako lokal bat egokitzeko eta Nemesio Etxaniz kaleko Gizarte Zerbitzuen Zentroa handitzeko proiektua
  • Amara Berri Ikastetxeak Urdaneta 11 kalean duen Urbieta eraikineko zenbait gune egokitzeko proiektua
Era berean, segidako zerbitzuak kontratatzeko espedienteak onartu dira:
  • Ondarreta hondartzako agregakinak kentzeko laguntza tekniko-zientifikoaren zerbitzua.
  • Kontrol eta zaintza bektorialeko zerbitzuak Donostian.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/03/17-an argitaratua