Langabeentzako doako euskara ikastaroak

Izen-emate epea zabalik irailaren 23ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2022eko udazkenean.

Ikastaro horietan izena emateko epea irailaren 23an itxiko da eta oraindik bertan parte hartzeko aukera badago, talde batzuetan plazak hutsik daude eta.

Ikastaroak urriaren 5ean hasi eta abenduaren 2an bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da.

Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena.

Matrikulatzeko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena, baita on-line www.donostia.eus web orrian ere. Nahikoa da langabezia egoeran egotea izena emateko.

Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).

Informazio gehiagorako: www.donostiaeuskaraz.eus

2022/09/16-an argitaratua