Lizardiko arrapala eta eskailera mekanikoak zerbitzurik gabe

Mantentze lanengatik martxoak 9tik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Mantentzeko eta hobetzeko lanak

Donostiako Udalak Lizardi kaleko instalazio mekanikoak eta Morlanseko igogailua mantentzeko eta hobetzeko lanei ekingo die datozen egunetan. Zeregin horiek zerbitzua geldiaraztea ekarriko dute datozen egunetan. Helburua da funtzionamendu egokia bermatzea eta erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna hobetzea".

Martxoak 9: Lizardiko arrapala eta eskailera mekanikoak

Alde batetik, martxoaren 9an, astelehena, Lizardi kaleko arrapala eta eskailera mekanikoak konpontzeko lanak hasiko dira. Esku-hartzea 1. eskailerako eta 2. arrapalako mailen katea eta ardatz hutsa aldatzean datza. Bakarrik egongo da zerbitzuz kanpo erreparazio lanetan dagoen instalazioa, eta gainerakoek normaltasunez funtzionatzen jarraituko dute. Aurreikusitako obren iraupena hiru astekoa da, baina epea aurreikusi baino lehen amaituz gero, murriztu egin daiteke.

Denboraren joanak, etengabeko erabilerak eta kanpoko eragileen eraginak deformazioak eragiten dituzte arraboletan eta mailen katean, eta horrek desdoikuntzak, lasaierak eta zaratak sortzen ditu, desplazamenduan hasierako arintasuna galtzeaz gain. Elementu horiek ordezteak sistemaren jatorrizko geometria berreskuratzea, erabileraren erosotasuna hobetzea eta instalazioaren bizitza baliagarria luzatzea ahalbidetuko du. Esku-hartze horren kostua 61.368,42 eurokoa da (BEZa barne).

Lanen amaiera Larratxon

Larratxoko eskailera mekanikoetan egindako maila-kateak ordezteko lanak uste baino astebete lehenago amaitu dira, eta, beraz, dagoeneko erabat martxan daude.

2026/03/25-an argitaratua