“Indestructibles” - Afrikaren etorkizuneko belauladaniari begirada - Donostiara iritsi da

Argazki erakusketa maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
"Indestructibles" , Xavier Aldekoa eta Alfons Rodriguezen argazki erakusketa ibiltaria, iritsi da Donostiara. Argazki erakusketa maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai Carlos Santamaría -UPV/EHUn (Elhuyar plaza 2, 20018. Donostia).

Argazki-erakusketa proiektu handiago baten parte da. Hainbat formaturen bidez aurkezten da, hala nola kazetaritza-erreportajeak, kazetaritza-liburu narratibo bat, argazki-liburu bat, eskoletarako proiektu pedagogiko bat, webdoc bat edo Malagako Zinemaldiaren 25. edizioan estreinatutako film dokumental luze bat.

Gaur egungo haurtzaroaren bitartez, Afrikako etorkizuneko belaunaldiari bestelako begirada bat eskaintzea da “Indestructibles” proiektuaren helburua.

"Jóvenes y Desarrollo" elkarteak antolatu du erakusketa eta Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bilboko Udalaren dirulaguntza izan du . Donostian egingo den inaugurazio ekitaldia Donostiako Udaleko Lankidetza Bulegoaren laguntza izan du.

2022/05/03-an argitaratua