Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Orfeoi Txiki eta Gaztea kontzertuan

Kontzertuak, 19:30ean Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian, doako sarrera izango du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Udako oporrak heltzear sentitzen dituzte haur zein gurasoek ekainako egun hauetan. Horiek gerturatu bitartean, ikasleek kurtsoan zehar ikasi eta landutako ezagutzak erakusteko kontzertu eta emankizunak ugariak dira. Aitzakia horretan, eta bi urteko ezintasunen ondoren, Donostiako Udalaren txistulari taldeak eta Donostiako Orfeoiko haur eta gazteek kontzertua eskainiko dute bihar, ekainak 15, Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian 19:30ean hasita.

Orfeoiko Klara Mendizabal eta Leticia Vergara irakasleek zuzenduko duten kontzertuan askotariko euskal musika lanak entzun ahalko dira. Euskal abesti zahar eta ezagunak batetik Binbili bonbolo, Iruten ari nizu, Goizian argia hastian, Xarmengarria edo Boga boga; Mundua biltzen duen oihartzuna edo Baratze bat bezalako berriagoak; baitaTxirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen errepertorioko Txirrista txingo edo Barre egin ere, beste batzuen artean.

2022/06/14-an argitaratua