Euri urak biltzeko sareak hobetzeko lanak hasi dira

Miramongo euri-uren bilketa hobetu eta 2 erreka birnaturalizatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak informazio-kanpaina bati ekin dio, donostiarrei saneamendu-sareak eta euri-uren bilketa-sareak hobetzeko egiten ari diren lanen berri emateko, hain zuzen ere, hirian uholdeak izateko arriskua saihesteko.

Azken batean helburua, sarea egoera onean mantentzea da. Testuinguru horretan kokatzen dira Next Generation funtsen bidezko finantzaketari esker aurrekontu-zuzkidura handia duten bi proiektu:
  • Miramongo euri-uren bilketa hobetzea
  • Morlans eta Ibaetako errekak birnaturalizatzea

Miramongo Euri Uren Bilketa

Miramongo proiektuaren helburua, egun euritsuetan ur-emarien kontrola indartzea da, Anoetako eremuan ur-uholde handirik ez gertatzeko eta ur horiek Urumea ibaira hobeto isurtzeko. Ildo horretan, Pakea eta Altzaerreka errekek daramaten ura metatuko dituzten bi urmael jarriko dira Miramonen. Urmael horiek 4 eta 6 metro arteko altuerako harri-lubetak izango dituzte, hormigoizko oinarria izango dute eta goiko aldean landaredia (hesolak edo enborrak). Urmael horiek uraren emaria gordetzeko eginkizuna beteko dute eta, horiei esker, ura modu natural eta kontrolatuagoan askatu ahal izango da.
  • Lehenengo urmaela, 880 metro kubikokoa, Pakea errekan kokatuko da, saihesbidearen ondoan.
  • Bigarrena, Miramon pasealekuaren ondoan egongo da eta 423 metro kubikoko biltegiratze-bolumena izango du. Jarduketa horrek 1,2 milioi euroko aurrekontua izango du eta 5 hilabeteko epean egingo da obra.

Erreken Birnaturalizazioa

Errekei dagokienez, Next Generation funtsekin, haien ibilbidea birnaturalizatzeko ahalegina egin da; izan ere, azken hamarkadetan, hiriaren urbanizazioak aurrera egin duen heinean, hormigoizko geruzen azpian ezkutatuta egon dira.
  • Ibaetako errekaren hobekuntza: haltzadi bat sortu eta eremutik igarotzen den hezegunea berreskuratu da. Jarduketa horren aurretik, inguruko aparkaleku bateko hondakinak eta jariatze-urak kendu ziren, azkenean, bertako ur zikinak errekara isurtzen zirelako. Ibaiertzeko landaredia lehengoratzeko, landare inbaditzaileak kendu eta ibai-ekosistema lehengoratzeko jarduketak ere egin dira.
  • Morlanseko errekaren hobekuntza: Arbaizeneatik jaisten den zatian, bidegorriaren azpitik igarotzen den hormigoiaz estalitako eremuan, tunelaren bidez igarotzen dena. Obren fasean dago hobekunta hau.

Maite dugun Donostia

Nahiz eta jarduketa garrantzitsuak diren eta aurrekontu zuzkidura handia duten Donostia klima-aldaketaren ondorioetara egokitzen joateko, lurpean egiten direnez, hobekuntza lan hauek askotan ez dira ikusgai.

Horregatik, jarduketa horien publizitate-kanpaina jarri da martxan ondorengo osagaiekin:
  • Dbuseko autobus artikulatu baten kanpo-errotulazioa
  • 132 autobusetako telebista pantailetan
  • kaleko 20 termometro digitalen pantailetan
  • sare sozialetan

Jarduketa hauek Donostiako euri-uren eta erreken ingurumen-kudeaketa jasangarria (PluSSS) proiektuaren esparruan egiten dira. Proiektu horrek Ministerio para la Transición Ecológica y el Reto Demográfico (MITECO)-ren Fundación Biodiversidad erakundearen laguntza du, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

2025/03/20-an argitaratua