DSSMarketplaza.eus online salmenta plataformak urtebete bete du

Deskontu, zozketa eta opari kanpaina antolatu dute urteurrena ospatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


DSS Market Plaza plataformak, Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bidez abian jarritako tokiko merkataritzari bere eraldaketa digitalean laguntzeko, bere lehen urtea bete du. Urteurrena ospatzeko, Donostiako Sustapenak dinamizazio-jardunaldi bat antolatu du astelehen honetan, hilaren 4an, bost karparekin, hiriko hainbat auzotan. Informazio-gune horietan bezero gisa erregistratzea errazten da, plataforman nabigatzen laguntzen zaie interesdunei, eta opari gisa erosteko poltsa bat ematen zaie, deskontu-kode bat emateaz eta beste sustapen eta zozketa batzuk jakinarazteaz gain.

Marisol Garmendia, Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak, adierazi duenez “aurten 224 saltoki batu dira plataformara, 5.090 erabiltzaile baino gehiago erregistratu dira eta 52.600 bisita inguru izan dira web orrian, 167.000 €-tik gorako salmentekin. Zalantzarik gabe, lanean jarraitzera eta herritar guztiekin ospatzera bultzatzen gaituzten datuak dira”.


Online saltzeko tresna hau hiriko merkatari askoren egunerokotasunaren parte da dagoeneko”, adierazi du Garmendiak, “denda fisikoaren osagarri ezin hobea bait da. Gure merkataritza-ehunari eraldaketa digitalean laguntzeko ardura genuen, eta erantzuna bikaina izan da. Gaur egun, saltoki askok DSS Market Plaza salmenta-iturri egonkor bihurtu dute. Era berean, plataforma osatzen duten saltoki askori ikusgarritasun handiagoa eman die plataformak, horien webguneetara edo sare sozialetara ia 1.000 birbideratze egin bait dira”.

Zozketak

Uztailetik abendura bitartean, 50€-ko 3 bonu zozkatuko dira hilero plataforman erosketa bat egin duten erabiltzaileen artean.

Deskontuak

Uztailean plataforman egiten diren lehen 365 erosketei ere %30eko deskontua aplikatuko zaie. Eta DSS Market Plaza marka erreferente bihurtzeko, Instagrameko @dssmarketplaza kontua jarraitzen duten lehen 100 jarraitzaileei 20 euroko bonu bat oparituko zaie plataforman erosteko.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/07/04-an argitaratua