Hiriko Puntu Kritikoak gazteen begietatik

'Kalez Kale' antolatu da Egia eta Martutenen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Martutene eta Egiako Gaztelekuetan eta Kontadoresen lanketa bat egingo da Hiriko Puntu Kritikoei buruz. Donostiako Udaleko 3 atalen arteko lankidetzatik sortu da ekimena (Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gazteria) eta Juntura Kooperatibak dinamizatuko ditu saioak.

Sexismoaren ondorioz hiria ezberdin bizi ote dugun hausnartuko dute gazteek, beraien bizipenetatik abiatuta, eta hobekuntza alternatibak landuko dituzte.

Donostiako Udalak azken hamarkadan Hiriko Puntu Kritikoen Mapa egitasmoaren inguruan ari da lanean, aurretik talde feministek eta zehazki Plazandreok taldeak egindako lana kontutan hartuta. Udalean lantalde bat osatu zen ( Hirigintza, Gizarte Ongizatea, Partaidetza, Hiri Azpiegiturak, Proiektuak eta Obrak, Udaltzaingoa, Mugikortasuna eta Berdintasuna), puntu kritikoak zehazteko irizpideak ezarri, mapa batean kokatu eta urtero planifikatzen duena hauekiko egin beharreko esku-hartzea.

Partaidetza Zerbitzuak urtero herritarek puntu kritikoen egitasmoan parte hartzeko bideak sustatzeko jarduerak antolatzen ditu: 2021 eta 2022 urteetan gazteen ikuspuntu eta ekarpenak egitasmo honetan txertatzeko ekintzak garatu dira.

2022ko JARDUERAK GAZTEEKIN



Gaztelekuen sareari esker Martutene eta Egiako 12 eta 17 urte bitarteko gazteek Puntu Kritikoei buruzkoa tailerretan parte hartu ahal izango dute.

Beraien bizipenetatik abiatuta egoeraren analisia egin eta gero kartelak, antzerkia, bideoa… edo beste dinamiken bidez islatuko dute beraien ikuspuntua.
  • Egiako Gaztelekuan asteazkenetan egingo dira tailerrak, Urriaren 19, 26 eta Azaroaren 2an (18:30-20:00 ).
Izen ematea: gaztelekua_egia@donostia.eus, 943298031 edo Gaztelekuan bertan: Baztan Kalea, 21
  • Martuteneko Gaztelekuan ostegun hauetan garatuko da jarduera: Urriaren 20, 27 eta Azaroaren 3a, (18:00-19:30) .
Izen ematea: gaztelekua_egia@donostia.eus943298031edo Gaztelekuan bertan: Martutene Pasealekua, 48.

Izena emateko azken eguna: urriak 17




Adinez nagusiagoak direnentzat, Kontadoresen urriaren amieran antolatuko da “TXIRRIN RrIOT “ izenburuko lantegi ez-mistoa, ahizpatasunean gaueko mugikortasunaren inguruan hausnartzeko, gorputz eta bizikletekin kaleak hartuz. Hirirako eskubidea aldarrikatuko da, puntu kritikoei beste era batera begiratuz. Taldearen esperientzia eta bizipenetatik abiatuko da tailerra, aldarrikapen eta sorkuntzaren bidez gaueko ibilbide bat egiteko.


2022/10/14-an argitaratua