Sukaldanitzak munduko zaporeak ekarriko ditu Donostiara ekainaren 8an

Asiar, txiletar, errumaniar, marokoar, ukraniar... gastronomia ezagutaraziko dute 9 lantegik

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kultur Aniztasunaren Bulegoaren ekimen bat da Sukaldanitzak, eta aurka egin nahi die, gastronomiaren bidez, etorkin, aterpetu eta, oro har, kultur aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako ondorioei.

Gizarte anitz honetan, zurrumurruak pertsonen arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitzarako oztopo garrantzitsuak izateaz gain, jarrera eta diskurtso xenofobo eta arrazistak eraikitzeko testuinguru sozial aproposa eratzen dute.

Helburu horrekin — azaldu du Duñike Agirrezabalaga zinegotziak— sukaldaritza lantegi hauek antolatu ditugu. Ondoren, otordu bat izango da. 10 herritarrek, eman beharreko 9 ikastaro horietako bakoitzean, hainbat herrialdetako errezetak prestatzen ikasteko aukera ematen izango dute, tokian tokiko sukaldarien ardurapean.

Izena emateko epea datorren astelehenean, maiatzaren 20arekin, hasiko da, eta maiatzaren 29a arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duten guztiek, izena emateko orria bete eta kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera bidali behar dute, edo telefonoz jo: 943 48 17 32.


Parte hartzaileak

  • Asiako gastronomia “Hiru kultura”: Txirain elkartea eta Atisha Tibeteko elkartea
  • Txileko gastronomia: Kañoyetan elkartea eta Esperanza Latina elkartea
  • Errumaniako gastronomia: Burgos Etxea eta Decebal elkartea
  • Gastronomia marokoarra: Amaikak Bat elkartea eta Jatorkin elkartea
  • Gastronomia ukrainarra: Loiolatarrak elkartea eta Ukraina-Euskadi elkartea
  • Gastronomia kolonbiarra: Zubi musu elkartea eta Emigrados Sin Fronteras elkartea
  • Gastronomia mexikarra: Galiziako Etxea eta Mestiza kultur elkartea
  • Hondurasko gastronomia (Kutixiak-Delicias): Arrano elkartea eta Ongi Etorri Eskolara ekimena
  • Honduras-Boliviako gastronomia: Unión Artesana elkartea eta Unión Cinco Estrellas elkartea

Erlazionatutako dokumentuak

2019/05/14-an argitaratua