Hasi dira aireztapen-putzua induskatzen Easo eta San Martinen arteko elkargunean
Lanak egiten diren bitartean errei bat irekita egongo da ibilgailuen trafikorako
Irailaren 9tik, aurrera,
Euskal Trenbide Sareak Topoaren trenbide-saihesbide berriaren Erdialdea
Kontxa geltokiaren nasa azpiko aireztapen-putzua hondeatzeko faseari ekingo dio.
Easo eta San Martin kaleek bat egiten duten tokian lanak hasteak
galtzadaren zati bat okupatzea ekarriko du,
baina lanak egiten diren bitartean errei bat irekita egongo da ibilgailuen trafikorako eta garraio publikorako.
Mugikortasun Jasangarriko Sailaren esku dagoen erakunde publikoak aldez aurreko lanak egingo ditu lehen astean, hala nola
seinaleztapen bertikala edo zintarriaren jaitsiera. EBA aireztapen (Nasa Azpiko Erauzketa Sistema) putzua hondeatzeko, “Raise boring” metodoa erabiliko da, harrian putzuak era bertikalean eraikitzeko sistema.
Iraupena
Hasiera batean lanetarako aurreikusitako
epea 34 astekoa izango da, beraz,
2025eko udaberrira arte luzatuko dira.
Lanen
ordutegia Donostiako Udalarekin adostu da, eta, ezinbesteko kasuetan izan ezik,
08:00etatik 18:00etara egingo dira.
Informazio gehiago
- Topoaren obrei buruzko Herritarrentzako Arreta Bulegoa (Amarako geltokia)
- Posta elektronikoa: topo@ets-rfv.eus
- Telefonoa: 943 50 43 56
2024/09/09-an argitaratua