Ekainaren 22tik 24ra, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldia Antzoki Zaharrean

'Apaga la luz y verás', 'Ernest Lluch, libre y atrevido' eta 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' dokumentalak estreinatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hurrengo ekainaren 22, 23 eta 24an, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldi bat egingo da Donostiako Antzoki Zaharrean, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Erakustaldi horretan, hiru dokumental proiektatuko dira, 18. Giza Eskubideen Zinemaldian programatutakoak, baina ezin izan zen egin joan den apirilean, osasun larrialdia zela eta. Apaga la luz y verás (2020) dokumental autobiografikoa da, ikusmen gutxiko Ibon Casas musikari eta musikagileari buruz; Ernest Lluch, libre y atrevido (2020), berriz, ETAk eraildako politikari sozialistari buruzkoa da; Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020) Euskadiko kontzientzia eragozpenaren eta antimilitarismoaren mugimenduari buruzkoa da.

Pelikulak horien lantaldeek eta protagonistek berek aurkeztuko dituzte antzokian.

Antzoki Zaharreko edukiera % 50 murriztuko da eta dagozkion neurri sanitario guztiak beteko dira.

Sarrerak (4,50€) salgai Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta www.donostiakultura/sarrerak web orrian.

Programazioa

ekainak 22 / 19:00: Apaga la luz y verás (2020)

ekainak 23 / 19:00: Ernest Lluch, libre y atrevido (2020)

ekainak 24 / 19:00: Bi urte, lau hilabete eta egun bat (2020)

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubiak.eus

2020/06/15-an argitaratua