Martxoak 8-an Donostian antolatuko diren ekintzen egitaraua argitaratu da

Emakumeen elkarteek ekimen desberdinak antolatu dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Iazko Martxoaren 8tik aurtengora asko aldatu dira gauzak.

Eragin handia izaten ari da pandemia emakumeon bizitzetan: indarkeria matxista kasuak gehitu dira, langabezia tasak, prekarietatea, zaintza lanak areagotu dira. Honek guztiak egonezinak, beldurrak eta buru osasunean dituen gaitzak ikusten ari garen arren, epe ertainerako ondorioak ez ditugu ezagutzen.

Guzti honen aurrean zer egin?

Zerbitzu publikoak indartu behar dira: kalitatezko lan kontratuak sinatzen badira zaintza-lanak ere hobetuko dituzte; etxeko laguntza zerbitzuak, eguneko zentruak, erresidentziak, eskolak, osasun etxeak.. hainbat esparrutan daude emakumeak lanean, lan feminizatuak, ez baloratuak... guzti hori indartu behar da bizitza erdigunera ekarriko badugu eta kalitatezko zaintzak indartzeko.

Zaintza lanak eragin diguten karga mentala irudikatu nahi genuen, eta hori trasladatu genion Concetta Probanza disenatzaileari. Hau da aurten Donostiako Udalari egindako kartela.

Martxoak 8an ospatuko diren ekintzen programazioa eta 2021-eko Martxoak 8ko kartela deskargatu ditzakezue.

2021/03/01-an argitaratua