Aarhus hiriko (Danimarka) gazte elkartrukerako izena emateko epea zabalik dago

14-17 urte bitarteko 8 donostiarrek parte hartu ahal izango dute 2017ko irailaren 10etik 15era egingo den elkartrukean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Earhus - European summit of young people in Europe

 


ZOZKETA


Izena emandako lagun kopurua eskainitako plazena baino handiagoa izan da, hortaz zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa 2017ko otsailaren 7an 12:00etan.

Hautatua izan zaren jakiteko, hemen begiratu ezazu!
Espazioa banatzeko marra

Aarhus hiriko (Danimarka) European Youth Consensus 2017 Topaketaren helburua, Europa guztiko 14-17 urte bitarteko gazteak elkartzea izango da, eskubideak eta demokraziaren inguruan aritzeko. Gazteen ahotsa indartu nahi da, eta horretarako Europako kultura eta politikaren inguruan eztabaidatzeko bidea eskainiko duen plataforma bat sortzea da asmoa. Hau da, Europako gazteen artean sare sendo bat sortzea, eskubideak eta demokraziari buruz aritzeko, sormen ikuspegi batetik.


Gazteak herritar aktibo eta sortzaile diren heinean, kultur ikuspegi anitza eta eztabaida demokratikoetan ahots indartsua izan dezakete. Aniztasunaren ikuspegitik, gazteek demokraziaren ulermena lortzea da garatu nahi dena. Garapen horretan laguntzea izango da topaketaren helburua.

TOPAKETARI BURUZKO DATU ZEHATZAK



Topaketa 2017ko irailaren 10etik 15era egingo da, Danimarkako Aarhus hirian. Elkartrukearen hizkuntza ingelesa izango da.

Bertan, 14-17 urte bitarteko 8 gaztek parte hartu ahal izango dute, beti ere topaketetan landuko diren gaien inguruan interes berezia duten gazteak izan beharko dute edota gai horien inguruko proiekturen batean murgilduta daudenak (bai ikastetxean, bai aisialdi taldean...).

Eta gaiak honakoak izango dira:
  • Artea eta diseinua
  • Musika, dantza eta drama/antzerkia
  • Ekologia eta jasangarritasuna
  • Ikus entzunezkoak

Gazteekin batera arduradun, koordinatzaile bat joango da.

Lehentasuna izango dute Donostian erroldatuta egonda, aldez aurretik Gazteria Sailak antolatutako elkartrukeetan parte hartu ez dutenek.

PLAZAK


Donostiako 14 eta 17 urte bitarteko 8 plaza daude. (8 plazetatik 2 Udal Gaztelekuetako erabiltzaileentzako erreserbatuko dira).

*Deialdi irekiaren bidez onartutako lagun kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa 2017ko otsailaren 7an.
Hautatuak suertatu ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da. Gaztelekuetarako erreserbatutako bi plazak beteko ez balira, deialdi irekiko itxaron zerrendatik hartuko dira.


BALDINTZAK


  • Topaketak irauten duen bitartean 14-17 bitarteko adina izan behar dute. 1999 Irailaren 16tik 2003ko irailaren 10era bitartean jaiotakoak (biak barne)
  • Donostian erroldatuta egotea.
  • Ingelesez jakitea (First edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 maila). Ikasketa agiri ofizialen bidez egiaztatu ezin dutenei ahozko azterketatxo bat egingo zaie.
  • Topaketa hasten denetik amaitu arte parte hartzeko konpromisoa hartzea.
  • Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoak topaketaren aurretik eta ondoren antolatzen dituen jarduera eta bileretan parte hartzea.
  • Topaketa honetan Euskadiko Gazteriaren Kontseilua egongo da dinamizatzen. Eta udaberritik aurrera prestaketa saio batzuetan parte hartu beharko dute topaketara joango diren gazteek.

IZEN-EMATEA



2017ko urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra

  1. Internet bidez ¡HEMEN!
  2. Donostiako Udaleko Gazteria Sailan (Mari kalea 1-1. pisua, Goikoa Jauregia) astelehenetik ostiralera, 09:00-14.00

    Elkartrukearen oinarriak atxikitzen dira.

INFORMAZIO GEHIAGO


GAZTERIA SAILA

2017/01/25-an argitaratua