2023ko Urrezko Danborra aukeratzeko prozesua urriaren 31n abiatuko da

Azaroaren 13ra arte aurkeztu ahalko dira hautagaitzak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Datorren astelehenetik, urriaren 31tik hasita, erroldatuta dauden donostiarrek Urrezko Danborrerako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 13ra bitartean. Herritarrekin batera elkarte, fundazio, kirol elkarte, enpresa eta Donostiako Udaleko udal-taldeek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete.

Proposamenak internetez egin ahal izango dira udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere Udalinfoko bulegoetan. Bertaratzen diren pertsonek laguntza teknikoa jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Bakoitzeko proposamen bakarra onartuko da.

Urrezko danborra 2023: proposamenak aurkeztu (urriaren 31tik hasita)


  • Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza zerbitzuak proposamenak aztertuko ditu azaroaren 14tik 25era bitartean. Txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dira.
  • Azaroaren 28a eta abenduaren 2a artean Batzorde horrek gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu. Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.
  • Gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egin ahal izango dute boto bidez abenduaren 12tik eta 18ra bitartean.
  • 16 urtetik gorako herritar erroldatuek irabazlea hautatzeko aukera izango lukete herri-bozketa bidez, udalaren webgunean eta aurrez aurre ere Udalinfoko bulegoetan, non laguntza teknikoa emango da plataforma bidez bozkatu ahal izateko.
  • Pertsona bakoitzak behin bozkatu ahal izango du. Horrenbestez, abenduaren 19an jakinaraziko luke Udalak hautagaitza saritua, boto gehien jaso duena, eta ondoren udalbatzarrak berretsi beharko du.

2022/10/27-an argitaratua