Iņigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei harrera

Manchester-en ospatu berri den Munduko txapelketan bi urrezko domin, zilarrezko domin bat eta brontzezko beste bat lortu dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak harrera egin die gaur arratsaldean Iņigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrei. Llopisek Munduko txapeldun izan da 100m sorbaldako S8 mailan eta 4X100 estiloetan, eta Nahia Zudairek, aldiz, zilarrezko domina S8 mailako 400m libretan eta brontzezko domina 100 metro bular-estiloan.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu ditu eta honakoa esan die: “Hitzak agortzen zazikigu zuei gure esker ona adierazteko. Txapeketa bikaina egin duzue eta hiri osoak zuen proben zain egon da animoak emateko. Horregatik, gaur hiriak modu xume honetan egiten duzuen guztia itzuli nahi dizue. Eskerrik asko benetan zuen esfortzuagatik eta hiria hain ondo ordezkatzeagatik”.

Llopisek eta Zudairek Udalaren oroigarria jaso dute Donostiako alkatearen eskutik, baita udal korporazioaren ordezkarien txaloa ere. Behin omenaldia amaituta, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin eta Aspacerekin batera, Donostiako Aste Nagusiari hasiera emateko Kanoikadan parte hartu dute.

2023/08/12-an argitaratua