Dbus-eko zerbitzu gehiago asteburuetan

Ekainaren 6tik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbatean aldaketa nabarmenak izango dira Dbusen autobus zerbitzuetan, asteburuetan jasaten dituzten erabiltzaile eskaera handitzen doan heinean, eta hari erantzuteko asmoz. Hurrengo aldaketak izango dira:
  • Larunbatetan hainbat lineetan zerbitzuak areagotuko dira, eta 29 eta 31 lineak berriz martzan jarriko dira.
  • Igande eta jaiegunetan, hainbat lineetako maiztasuna hobetuko da, eta 29 linea abian izango da berriz ere.
  • Lanegunetan maiatzaren 18an ezarritako ordutegiak mantentzen dira, tartean jakinarazi diren aldaketekin.

AURREKO ATETIK SARRERA


Era berean, zerbitzuak areagotzen jarraituko da, apurka-apurka, eta larunbatetik aurrera, ekainak 6, 5, 9, 13, 18 eta 28 lineetan aurreko atetik sartu ahal izango da autobusetara, eta EMV kontakturik gabeko banku txartelekin eta BAT eta BARIK txartelekin ordaintzeko aukera ere prest egongo da.

PREBENTZIO NEURRIAK


Bestalde, Dbusek COVID-19aren ondorioz ezarri diren prebentzio neurriak mantentzen ditu:
  • Autobusen garbiketa eta desinfekzioa, bai gauez Kotxetegietan, bai egunez zerbitzua ematen ari diren bitartean
  • Eskudiruz ordaintzeko aukera kentzea eta MUGI/Lurraldebus txartela izatea ordaintzeko bide bakarra
  • Autobusetara erdiko atetik sartu beharra eta atzeko atetik jaitsi beharra
  • Autobusen edukieraren egokitzapena eta erabili ezin diren eserlekuak markatzea
  • Bigarren makina balioztatzailea erabiltzeko prest jartzea
  • Maskara derrigor erabili behar izatea.

2020/06/05-an argitaratua