Donostiako Ekialdeko barrutiko haurren parte hartzea inoiz baino biziago
Altza eta Bidebietako umeek auzoko ingurumena zaintzen ari dira
Ekialdeko Barrutiko Haurren Partaidetzarako Foroan,
Auzoko Ahotsak, ikastetxeak azken hilabeteetan umeen parte-hartzea sustatzeko lanetan aritu dira.
Joan den ikasturtean, proiektuko parte-hartzaileek euren auzoen beharrak aztertu zituzten. Prozesu horretan, gehien kezkatzen zituzten gaiak aurkeztu eta hainbat arlotan proposamenak egin zituzten, hala nola:
- ingurumena
- trafikoa
- bidegorriak
- garraioa
- parkeak
- espazio publikoa
- kiroletako azpiegiturak
Gai horien artetik, aurten bat garatzeko helburuarekin, ingurumena jorratzea adostu zuten.
Aurten, proiektuak, hainbat ikastetxeetako ikasleen parte-hartzearekin jarraitu du. Altzaren kasuan,
Altza Ikastetxea eta
Herrera Ikastetxeko umeak eta Bidebietan, berriz,
La Asunción, San Luis La Salle eta
Mendiolako ikasleek parte hartzen dute. Ekimenean, guztira, 26 umek parte hartzen dute LH5 eta LH6 mailakoak.
Lehen bilera otsailean izan zen, Altza eta Bidebietako taldeak elkartuz,
Gazteria Sailaren Plan berriaren inguruan lan egiteko. Topaketa honetan, umeen beharrak identifikatu, sailaren ekimenak aurkeztu eta proposamen horiek bertako parte-hartzaileekin baloratu ziren.
Martxoan eta apirilean zehar,
Ingurumen Sailarekin eta
Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean, talde bakoitzak auzo bakoitzean ingurumenarekin loturiko hainbat alderdi lantzen jarraitu dute:
Altza: Zergatik da garrantzitsua baratza?
Lan saio baten bidez, baratzaren garrantziaz, elikadura anitz eta orekatuaz, baita elikagai autoktonoen ekoizpen eta kontsumoaren garrantziaz ere jabetu dira haurrak.
Horretaz gain, estreinatu berri diren Marrus-eko baratzeak ezagutzeko aukera izan dute. Bixita horretan; haziak, ereitea, baratzeko tresnak eta uzta ezagutu ahal izan dituzte. Baita landaketan praktikatzeko aukera izan ere.
Bidebieta: Fruitondoak
FruitOndoan proiektuan murgildu dira haurrak auzo honetan (bertako fruta arbolak hiriko hainbat espazio publikotan landatzen dituen ekimena).
Lorezaintza parte-hartzailea sustatzea du helburu, erakundeen eta herritarren arteko lankidetzarekin. Kasu honetan, arduradunak Bidebietako Auzoko Ahotsak! taldeko haurrak eta Adsis Fundazioaren Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak izan dira.
Zuhaitz mota desberdinen, klimaren edota fenologiaren inguruko lanketa egin dute, baita auzoko zonalde bateko sagarrondoak landatzeko ardura ere. Halaber, sagarrondoek etorkizunean behar izango dituzten zaintza-lanei buruzko formakuntza jaso dute, "zaintzaile" bihurtu ahal izateko.
Auzoko fase hau amaitu ondoren, maiatzan, bi auzoetako umeek bilera bateratuan parte hartuko dute. Elkarri landutako ingurumenari buruzko gaiak aurkeztuko dizkiote eta ikasturteari itxiera egingo zaio.
Iñigo García Villanueva, Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko zinegotzi delegatuaren hitzetan
'Auzo Ahotsak! -ek erakusten du haurrek ekarpen handia egiten diotela gure hiriari. Ingurunea zaintzearekin duen konpromisoa eta ingurumenari buruz duen begirada inspirazio iturri dira. Haurrei entzutea Donostia jasangarriagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko funtsezkoa dela gogorarazten digute.'
2025/04/15-an argitaratua