Udalbatzak Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu
Udal-taldeek aho batez onartu dute Urrezko Danborra Moriarti zinema produkzio etxeari ematea, eta Hiritar Merezimenduaren Dominak Mestiza elkarteari, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari, Contxu Uzkuduni, Iñaki Almandozi eta Radio San Sebastiani.
Donostiako Udalbatzak berretsi egin ditu gaur goizean, 2025eko Urrezko Danborrerako hautagaitza, eta Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen proposamena Hiritar Merezimenduaren Dominetarako.
Udal-taldeek aho batez onartu dituzte proposamenak. Hala, Moriarti zinema produkzio etxeak Urrezko Danborra jasoko du urtarrilaren 20an, eta Mestiza elkarteak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, Contxu Uzkudunek, Iñaki Almandozek eta Radio San Sebastianek Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzte urtarrilaren 19an.
Udal talde guztiek bat egin dute sarituen merituak eta ibilbidea goraipatzerakoan, eta hiriari egindako ekarpen eta lana azpimarratu dituzte.
2025/01/08-an argitaratua