Villa Salian etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro berri bat izango du Donostiak

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakiak: ADIF trenbide-pasagunea eta Ondarretako harriak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat jartzeko exekuzio proiektua onartu du. Villa Salia eraikinean (Jaialai pasealekua, 17) izango da, eta bertan familien programa bat garatzea ere aurreikusten da. Jarduera honen aurrekontua 2.100.547 eurokoa da, eta eraikinaren jatorrizko balio arkitektonikoak galdu gabe gauzatuko da.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, "proiektu hau Udalaren Gizarte Ekintza sailaren lehentasunezko helburuen artean dago, etxerik gabeko pertsonei laguntzeko lokal bat jartzea, eta eraikin honek zeregin horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen ditu".

Villa Salia 1.200 m2 inguruko jabetza eta zerbitzu publikoko lurzati batean dago, eta gaur egun irakaskuntzarako (helduentzako hezkuntza) erabiltzen da osorik. Bi jarduerak bateragarriak dira, baina horretarako eraikina egokitu beharko da.

Familien programan, beheko solairuko sarbidea, eta biltegia eta harrera-haurtzaindegia izango dira lehen solairuan, eta etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroak hurrengo espazioak izatea eskatzen du:
  • Harrera-gune bat
  • Egonaldirako gunea
  • Jantoki soziala
  • Erizaintzako eta podologiako kontsultak
  • Bulegoak
  • Aldagelak eta komunak
  • Armairuak
  • Langileentzako guneak
  • Bilera-gela
  • Hainbat biltegi
  • Sukaldea
  • Garbiketa-gela
  • Instalazio-gela

ADIF trenbide-pasagunea


Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Udalaren eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen (ADIF) arteko jarduketa-hitzarmena onartu du. Honi esker, Martutene auzoko Okendotegi bidean dagoen Madril-Hendaia lineako trenbide-pasabidea kenduko da.

Aldaketa honi esker, errepidearen, bidearen eta trenbidearen erabiltzaileen segurtasuna zaintzea eta hobetzea ekarriko du. ADIF arduratuko da aldaketa egin eta finantzatzeaz.

Lan hauek bi fasetan egingo da:
  • Trenbide-pasabidea itxiko da eta trafikoa desbideratuko da
  • Hipika Bidean, ibilbide alternatibo gisa, aurrekoa ordeztuko duen gaineko pasabide berri bat eraikiko da

Ondarretako harriak


Aranzadi Zientzia Elkarteari Ondarreta hondartzatik agregakinak kentzeko laguntza tekniko-zientifikoaren zerbitzuaren kontratua esleitzea onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak.

Kontratua bihar formalizatuko da, 2021eko urtarrilaren 20an, eta urte bereko ekainaren 30era arte izango da indarrean, urtebeteko luzapen bat izan dezakeelarik. Hasierako epearen gehienezko aurrekontua 12.929 eurokoa izango da eta luzapenarena 28.800 eurokoa.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/01/19-an argitaratua