Infernuaren birsortzea egiteko beste aurrerapauso bat

Gobernu Batzordearen beste erabakiak: Loiolako Erriberak, Suhiltzaileak, Euskaraldia, Eskultura Oroimenaren Lorategian, Instalazio fotovoltaikoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Infernuaren eremuaren birsortzeak proiektua onartu aurreko azken pausoa eman du. Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Infernuko Jarduketa Urbanizatzeko programari.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, dokumentu honek eremu horretako garapena eta exekuzioaren zehaztapenak finkatzen dituela.

Horren harian, gogorarazi du Infernuko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketak segidako jarduketak aurreikusten dituela:
  • bizitegi-garapen (46.025m2) eta garapen tertziario (9.975m2) berriak sortzea;
  • Xabier Lizardi kaleari jarraipena ematea,
  • Zubiberri bidearekin eta eremu berrira sartzeko egingo den biribilgunearekin lotzeko;
  • Añorgako ubidea birsortzea eta balioan jartzea; ubidearen ondoan parkea sortzea;
  • eta egun hutsik eta hondatze-egoeran dauden eraikinak eraistea.

Loiolako Erriberak


Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Loiolako Erriberako lur-sail baten Hiri Antolaketarako Plan Bereziari, hain zuzen ere, Gizarte Segurantzaren eraikinaren ondoan dagoen lur-sailari. Helburua da, lur-sail horretan, Pablo Sarasate kalearen ondoan, 34 etxebizitza libre eraikitzea.

Suhiltzaileentzat ekipo berriak



Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Prebentzio, Su-Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua arnasketa autonomoko 45 ekipo eta komunikazio-sistemako 40 unitate berriez hornitzeko kontratuaren espedientea. Kontratu honen esleipen prezioa 129.000 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak 3 hilabeteko epea izango du ekipo horiek guztiak entregatzeko.

Euskaraldia


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Udala eta Bagera Euskaltzaleen Elkartearen artean sinatu beharreko hitzarmena. Eta hitzarmen honen helburua da, 2022 eta 2024 urteetan ospatuko diren Euskaraldiaren hurrengo bi edizioetako dinamikak sustatzea.

Halaber, 140.000 euroko gastua onartu du 2024 urtea arte sortzen diren dinamika horiek guztiak finantziatzeko.

Eskultura Oroimenaren Lorategian


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Altunaberri Kultura Elkarteak egindako “Memoria de una Luz: Fraternindad” eskulturaren dohaintza.

Elkarte horrek 2018an jarri zuen Jose Miguel Utande eskulturgileak egindako lana Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategian. Eta eskultura hori diktadura frankistan errepresaliatutako masoiei eskainia dago, bereziki, 15 zenbakidun Altuna Logiako kide donostiarrei.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du dohaintza segidako arrazoia dela-eta: Udalaren kultura-ondarea aberasten duelako eta, aldi berean, giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten pertsonen oroimenean ikur bat finkatzen duelako.

Instalazio fotovoltaikoak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du 6 eguzki-instalazio fotovoltaiko egiteko proiektua. Instalazio hauek indibidual, kolektibo eta autokontsumorako izango dira.

Instalazioak honako lekuetan jarriko dira: Paco Yoldi, Manteo eta Pio Barojako Udal kiroldegietan, Morlanseko Udaltzaingoaren egoitzan, Bidebietako frontoian, eta Aitor Ikastolan.

Instalazio hauek martxan jartzeko lanak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da, eta esleipenaren oinarrizko aurrekontua 750.050 eurokoa izango da.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/05/25-an argitaratua