XXV. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabaldu da
Gaurtik, abenduak 18, hasi eta hilaren 28ra arte
Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko
Donostia Kulturak eta
Udaleko Euskara Zerbitzuak sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.
Parte hartzeko baldintzak:
- 2024ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea
- Donostiarra izatea
- Euskara jakitea
- Antzerkia gustuko izatea
Epaimahaian parte hartzeko
inprimakia betetzeko epea abenduaren 28an bukatuko da. Izena eman dutenen artean hiru pertsona aukeratuko dira abenduaren 29an egingo den zozketa bidez.
2023/12/18-an argitaratua