Illunbeko aparkalekua eta hiriko Erdialdea lotzeko autobus zerbitzua egongo da
abenduaren 6tik urtarrilaren 5era.
Lehen asteetan, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da.
Abenduaren 21etik aurrera, zerbitzua
egunero eskainiko da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan ez baita zerbitzurik egongo.
Zerbitzuaren datuak
Autobus-zerbitzuak:
- 20 minutuko maiztasuna izango du
- Abenduaren 6ko, 7ko, 8ko, 14ko eta 15eko asteburuetan
- Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean egunero eskainiko da zerbitzua (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, orduan ez baita zerbitzurik egongo)
Bi geltoki izango ditu:
- Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
- Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.
Anezka zerbitzu honi, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.
Bidaia garraio txartelarekin edo EMV txartelekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean.
Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute,
Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.