54. Behobia. Garraio Publikoen aldaketak.

Boulebarra itxita izango da 05:00etatik 17:00etara

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandean, azaroak 11a, 54. Behobia-Donostia Lasterketa egingo da eta, hori dela-eta, goizeko 05:00etatik arratsaldeko 17:00 arte ezin izango da sartu Bulebarrera Legazpi kaletik. Peñaflorida kalea ibilgailu mota guztietarako moztuta egongo da. Ibilgailu partikularrak (bertakoak izan ezik) ezin izango dira Bulebarrera sartu Askatasun hiribidetik.

Zurriola hibidea itxiko da 8:30etatik 9:00etara azken kilometro arkoa montatzeko. Eta 9:30etatik lasterketa bukatu arte (15:15etan gutxi gora behera).

8:30etatik aurrera Buenavista eta Herrera artean errepidea itxita izango da Behobia Gaztea Lasterketa irteeragatik.

9:30etatik 15:00etara itxiko da Jose Elosegi, Ategorrieta, Nafarroa, Zurriola eta Bulebarra.
Hiritik ateratzeko ez daude aldaketarik.

Horretaz aparte, larunbata 11, 23:00etatik 01:00etara, Bulebarra itxita egongo da garraio publikoentzat izan ezik. Eta DBUSen Bulebarreko 9 eta 25 lineek azken irteerak, geralekuak Legazpi kalean egingo dute, eta baita B1, B3, B7 eta B8, ere.

Lasterkariak hurbiltzen diren momentutik, erabat eragotziko zaie ibilgailu mota guztiei zirkuituan sartzea edo hura zeharkatzea. Hiriaren erdialderako sarbideak, momentu batzuetan, San Martin kaletik moztuta egongo dira eta, beste batzuetan, Askatasunaren hiribidetik.


GARRAIO PUBLIKOKO ZERBITZUAK:

05:00etatik 17:00ak arte, Bulebarra itxita egongo da.
9:45etatik 15:00etara, Okendo kalea zirkulazio norazkoa aldatuko da.

7:00etatik 9:45etara Okendo kalean geralekua
5. Bentaberri,
16. Igeldo,
18. Seminario,
19.Aiete Bera bera
25. Bentaberri-Añorga,
21. Mutualitateak- Anoeta,
26. Amara-Martutene
28. Amara-Ospitaleak

7:00etatik 17:00etara Etxaide kalean geralekua. 15:00etatik 17:00etara Legazpi kalean egingo dute geralekua.
8. Gros-Intxaurrondo,
9. Egia-Hego Intxaurrondo,
29. Hego Intxaurrondo
13. Altza, 14. Bidebieta: Askatasun hiribidean 3an.

9:45etatik 15:00etara Zubieta kalean 14an
5. Bentaberri,
16. Igeldo,
18. Seminario,
25. Bentaberri-Añorga,

9:45etatik 15:00etara Urbieta kalean
19.Aiete Bera bera (Urbieta 6an)
21. Mutualitateak- Anoeta,
26. Amara-Martutene
28. Amara-Ospitaleak


LURRALDEBUSEKO LINEAK

T1. Lasarte, T2. Zubieta, T3. Andoain, T4. Asteasu eta T5. Tolosa: Ez du bere azken geraleku aldatuko.

G1. Hernani (Aietetik): San Bartolomé kalean izango du azken geraleku.

G2. Hernani-Andoain: La Perlan izango du azken geraleku.

A1. Hernani (Martutenetik), Federico Garcia Lorca 2an izango dute azken geraleku.

Ekialdebus : Miracruz kalean dituzten geralekuetan izango dituzte. Hegoalderuntz abiatzen direnak Urbieta 20an egingo dute eta E21 Hondarribi Aeroporturako línea Federico Garcia Lorca 2an egingo du geralekua.

Taxiak: Bulebarreko geralekuan ez da zerbitzurik izango.


Ibilbide aldaketak
Lasterketa ekialdetik etorriko denez Garroio Publiko linea guztiak Zubiaurre pasealekutik urbilduko dira Jai alaieraino, Galtzara Nagusira, eta Kolon pasealekura, eta Mirakruz Gainaruntz, Mirakruz kaletik eta/edo Zubiaurre pasealekutik.

Lasterketa bukatzen den neurria, 15:00etatik gutxi gora behera, ibilbide eta geraleku guztiak bere ohiko lekura itzuliko dira, Bulebarreko geralekuak ezik, hauek 17:00 arte ez dira itzuliko.

2018/11/08-an argitaratua