Donostia Gazteriako bulegoak arreta presentziala aurretiko hitzordu bidez emango du

943 48 19 09 telefonora deitu behar da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriako bulegoak datorren ekainaren 29tik, astelehena, aurrera, arreta presentziala aurretiko hitzordua eskatuz emango du COVID-19 dela-eta. Horretarako, 943 48 19 09 telefonora deitu beharko da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Donostia Gazteriako bulegoan nazioarteko ikasle, irakasle eta aterpekide txartelak egin daitezke. Horrez gain, haur, nerabe eta gazteekin erlazioa duen edozein gairen inguruko informazioa bilatzeko laguntza eskaintzen da.

Donostia Gazteria bulegoa
Agirre Miramon kalea 4, 20002 Donostia
Tel. 943 48 19 09
Posta elektronikoa: gazteria@donostia.eus

2020/06/26-an argitaratua