Elkarteentzako ikastaroak maiatzean

Genero ikuspegia eta berdintasun neurriak, Canva, prozesu parte-hartzaileak...

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Irabazi asmorik gabeko elkarteetako kideek Herritarren Partaidetza Zerbitzuak antolatutako urteko lehen ikastaroetan izena emateko epea ireki da.

Doako ikastaro hauen helburua Donostiako elkarte-sarea indartzea da, eta saioak elkarteentzat baliagarriak izan daitezela, bai erakundeen kudeaketarekin lotutako alderdietan, bai haien proiektu eta ekimenen garapenean. Ikastaro horiek pH Gunea-ren baitan kokatzen dira, Donostiako partaidetzaren kualitatea hobetzeko bideak proposatzen dituen proiektua.

Hauek dira antolatutako ikastaroak




    PROIEKTUETAN
    GENERO IKUSPEGIA ETA BERDINTASUN NEURRIAK
    Errotiken eskutik
    • EUSKARAZ
    Datak: maiatzak 5 eta 12
    • GAZTELERAZ
    Datak: ekainak 3 eta 10
    Iraupena: 5 ordu, 18:00-20:30
    Proiektuetan genero ikuspegia txertatzea eta/edo berdintasuna sustatzeko neurriak jasotzea elkarteen proiektuen hobekuntza dakar eta horrela ekarteen ekintzen bidez gizartean berdintasuna handitzea.

    Oinarrizko mailako formakuntza honek helburua du batetik gizarteko ezberdintasuna aztertzea eta bestetik proiektuetan genero ikuspegia txertatu eta berdintasuna sustatzeko neurriak diseinatzen ikastea.

    Izena eman baino lehen aurreko urtean ikastaro honetan eman zen materiala aztertu dezakezu.

    PROZESU PARTE-HARTZAILEAK:
    DISEINUA, METODOLOGIA, TRESNAK...
    Farapiren eskutik
    • EUSKARAZ
    Datak: maiatzak 7-14
    Iraupena: 5 ordu, 18:00-20:30
    Ikastaro honetan landuko dira prozesu parte-hartzaileak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko diseinua, metodologia eta tresna ezberdinak, eta elkarteek parte-hartzeari dagokionez dituzten erronkak identifikatu eta horiei erantzuteko gakoak aurkitzen saiatuko gara.

    CANVA: KARTEL ETA IRUDIEN DISEINUA
    Ta Punturen eskutik
    • GAZTELERAZ
    Datak: maiatzak 8 eta 15
    Iraupena: 4 ordu, 18:00-20:00

    HIZKUNTZA ETA IRUDI EZ SEXISTAK
    Errotiken eskutik
    • EUSKARAZ
    Datak: maiatzak 21
    Iraupena: 2 ordu t'erdi, 18:00-20:30




IZEN EMATEA



Ikastaroen ezaugarri orokorrak


  • Saio guztiak Udaletxeko eraikinean izango dira (Ijentea kalea, 1)
  • Ikastaroek edukiera mugatua izan dezakete. Izen-ematea egin den ordena errespetatuko da.
  • Elkarte beretik pertsona batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du, baina edukiera betez gero, elkarte ezberdinetako pertsonen parte hartzea lehenetsiko da.
  • Genero ikastaroetan lehentasuna izango dute dirulaguntzak eskatzerakoan formazio hau egiteko konpomisoa hartu zuten elkarteek.
  • Ikastaroren batean izen-emate nahikorik jasoko ez balitz, bertan behera gelditu liteke.

2025/04/10-an argitaratua