Udalak bederatzi postu atera ditu lehiaketara hirian txurro-dendak jartzeko
Neguko denboraldirako txurreriak dira
Donostiako Udalak lehiaketa publikora aterako ditu hiriko hainbat tokitan bederatzi txurro-denda jartzea, 4 urteko indarraldiarekin.
Miguel Ángel Díez Hiri Mantenimenduko zinegotziak adierazi duenez, “
txurro-dendek neguko denboraldian eta 2025. urtera arte bide publikoan bete ahal izango dituzten espazioak mugatu nahi ditugu. Urte osoan txurro-denda finko iraunkor bat egon daitekeen begiratu dugu, baina ez dugu leku egokirik aurkitu”.
Azaroaren 1etik otsailaren 28ra bitartean txurro-dendak jartzeko bederatzi lekuak hauek dira:
- Julio Caro Baroja plaza,
- Easo plaza,
- Katalunia plaza,
- Bartzelona etorbidea,
- Larratxo plaza,
- Harria parkea,
- Sagastieder plaza
- eta Frantzia pasealekua.
Beste kokaleku bat, bederatzigarrena, Anoetako Estadioa da. Txurro-denda mugikorra egunero erabili eta erretiratu ahal izango da partidak, kontzentrazioak, edo azoka egunetan...
Oraingoan, Urdaneta kalea (Koldo Mitxelena ondoan) eta Claro Campoamor plaza bezalako kokapenak baztertu dira.
Txurro-denda bat instalatzeko postu bat eskatzeko izapidea
Udako denboraldia
Txurro-dendak ez dira negukoak bakarrik, antolatzen diren jai-ekitaldi guztietan ohikoak baitira. Horregatik, duela urte askotatik hona, negozio horiek neguko denboralditik kanpo instalatzeko lizentzia eta baimen guztiak Donostia Festak elkarteari dagozkio, eta jai orokorrekin (Aste Nagusia, Euskal Jaiak...) edo auzoetako jaiekin batera eman ohi ditu.
Kasu horietan, izozkiak, edari freskagarriak eta gainerakoak jartzeko baimenak ere ematen dituen erakunde horrek bere aurrekariak aplikatzen ditu, eta gertaeretara mugatutako instalazioak dira.
Erlazionatutako dokumentuak
2021/10/19-an argitaratua