Doako kirol-jarduerak Kirolaren Europako Astea dela-eta

Irailaren 26tik 30era 107 doako saio eskainiko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kirolaren Europako Astea Europako Batzordearen ekimena da, Europa osoan kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko. Kanpainako gai nagusia «#BeActive» da, eta pertsona guztiak animatzen ditu aste horretan eta urte osoan aktibo egotera.

Kirolaren Europako Astea dela eta, irailaren 26tik (astelehena) irailaren 30era (ostirala), Donostia Kirolak kirol-jardueren programa zabala antolatu du, 2.136 plazarekin, eskainitako 107 saioetan. Horietan, ziklo indoorra, pilates, TRX, Cros Training, Yoga, Total body, GAP, latinzumba, gimnasia 65 +, tonifikazioa, mantentze-gimnasia edo dantza latinoak egin ahal izango dira.

Jarduera horiek eskaera handia izaten dutenez, Kirol Txarteleko abonatuentzat soilik gorde dira.

Doako saio horietan izena ematea online egin daiteke webgunearen bidez edo horiek ematen diren kiroldegietan bertan ere.

2022/09/21-an argitaratua