Azaroak 20. Haurren Egun Unibertsala

Tailerrak, lasak, musika, ipuin kontalariak eta jaialdia hiriko hainbat ekipamendutan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Giza Eskubideetako, Gazteriako eta Kultur Aniztasuneko udal atalek, Donostia Kulturarekin batera, Haurren Egun Unibertsalaren inguruko ekimenetara hurbiltzeko gonbita egiten diete haur, gazte eta familiei. Azaroaren 17tik 25era egingo dira jarduerak.


Horretarako, hiriko auzo guztietako Haurtxokoek eta Gaztelekuek hainbat jarduera eta joko proposatu dituzte azaroaren 17an, 18an eta 19an, haurren oinarrizko eskubideak ezagutzeko. Hala, Haurtxokoetan, “Gure eskubideak eraikitzen: Emozioak entzuten” jolasaren bidez, familiek eta haurrak, monitoreen laguntzarekin, jolas kooperatiboarekin dibertituko dira, emozioak identifikatuz. Oinarrizko 6 emozioak adierazteko bideak ahotsa, irudimena eta gorputz adierazpena izango dira. Ikusiko dugu zein den identifikatzea gehien kostatzen zaigun emozioa. Gaztelekuetan, “Gure eskubideak eraikiz” jardueran parte hartu ahal izango da, artearen eta jolasaren bidez haurren eskubideei buruz ahusnartu ahal izango dute.

Horrez gain, Haurren ongizatea oinarri izenpean, eta Haurren Eskubideen Nazioarteko egunarekin bat eginez, Donostia Gazteriak hainbat podcast eta bideo-elkarrizketa zabaldu ditu, hazieran eta hezkuntzan inplikatutako familia eta pertsonei zuzendua. Helburua da haurdunaldiarekin eta 0-5 urte bitarteko hazkuntzarekin lotutako gaiak ezagutaraztea eta horien sentsibilizazioa sustatzea.

Bestalde, azaroaren 23an, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Intxaurrondoko Kultur Etxean “6 Haurren Egun Unibertsalaren festa” egingo da. 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendua; ipuin-kontaketak egingo dira Elisabeth Echevesteren eskutik, munduko abestiak eta olerkiak Ana Molina eta Josie Yañezekin, eta beste sorpresa askorekin.


Gainera, Udal liburutegietan, azaroaren 21etik 25era, “Ipuinaren ordua” programa, haurren inguruko eskubideak eta hauen baloreak sustatzen dituzten ipuinetan oinarrituko izango da: Leo Lionniren “Hori txiki urdin txiki”, Luisa Aguilarren “Tximeleta belarriak” eta Mario Ramosen “Kili txikia” ipuinekin.


Azkenik, asteburuan olana bat jarriko da Udalaren fatxadan, gogorarazteko Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenaren 33. urteurrena ospatzen dela.

2022/11/18-an argitaratua